Mantenimenduko Ofiziala
Araba
— Eraikinean elektrizitate-lanak egitea
— Iturgintzako konponketak eta mantentze-lanak.
— Aterpetxeko altzariak eta gainerako elementuak konpontzea eta mantentzea.
— Ibilgailuen mantentze-lanen arduraduna.
— Lorezaintza eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea.
— Instalazioa muntatzen eta desmuntatzen laguntzea.
— Igeltserotzako konponketa txikiak egitea.
— Aterpetxeko kristalak, leihoak eta gainerako elementuak jartzea.
— Propanoa, gasolina, pintura eta bernizak garraiatzea, biltegiratzea eta manipulatzea.
— Erosketak egiteko joan-etorriak, enkarguak, etab.
— Lanpostuaren betekizunen barruko beste edozein, Zuzendaritzak aginduta.
Goi-mailako lanbide-heziketako titulua eduki beharko da (metala, elektrizitatea, elektronika adarra).
B gidabaimena ere eduki beharko da.
HE2 (derrigortasun-datarik gabeko plaza bat)
a) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek –zuzenbidez banatuta ez badaude–, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.
b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hamasei (16) urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.
c) Dagozkion egitekoak normal betetzea eragozten dion gaixotasun edo muga fisikorik ez izatea, alde batera utzita azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ezarpena, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
d) Lanposturako eskatzen den titulu ofizialaren edo homologatuaren jabe izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulua izanez gero, horren homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
e) Funtzio publikoak egiteko desgaituta ez egotea, ez eta edozein Herri Administraziotako zerbitzutik diziplina espediente bidez bananduta ere. Atzerritarra izanez gero, norbere estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zigorrik edo kondena penalik ez izatea.
f) Indarreko arautegien arabera ezintasunerako edo bateraezintasunerako lege arrazoirik ez izatea, salbu utziz haien arabera dagokion aukera eskubidea.
g) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
— Internet bidez, identifikazio elektronikoko bitarteko bat erabiliz, web-orrian ematen den eredua betez: www.ivap.euskadi.eus/epe-gfe
— Eskabidea Internet bidez betetzeko Eusko Jaurlaritzako KZGuneko zentro publikoetara ere jo ahalko da; zentro horien zerrenda helbide honetan kontsulta daiteke: www.kzgunea.net.