Mandataria. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-eskaintza publikoa
| Saila | Egituraren Atala | Hiria | Lurralde historikoa | Ordainsaria |
| Lehendakaritza | Antolakuntza, pertsonal eta zerbitzu orok. | Vitoria-Gasteiz | Araba/Álava | (CD 13 CE VIII-B) 26.389,78€ urteko gordina |
| Hezkuntza | Langileriaren kudeaketa | Vitoria-Gasteiz | Araba/Álava | (CD 13 CE VIII-B) 26.389,78€ urteko gordina |
| Osasuna | Giza baliabide eta administrazioa | Vitoria-Gasteiz | Araba/Álava | (CD 13 CE VIII-B) 26.389,78€ urteko gordina |
| Kultura eta Hizkuntza Politika | Euskadiko artxibo historikoa | Bilbao | Bizkaia | (CD 13 CE VIII-B) 26.389,78€ urteko gordina |
| Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua | Antolakuntza eta baliabide orokorrak | Vitoria-Gasteiz | Araba/Álava | (CD 13 CE VIII-B) 26.389,78€ urteko gordina |
MANDATARIen lanpostuetako zeregin nagusiak
laguntza administratiboko zenbait zeregin dira.
Adibidez:
- Fotokopiak egitea edo azaleztatzea
- Dokumentazioa banatzea
- Gutunak eta dokumentuak jaso, sailkatu eta banatzea.
- Dokumentuak eta espedienteak artxibatzen laguntzea.
- Biltegiko materialak kontrolatzea.
- Bulegoak edo pertsonak non dauden esatea.
- Mandatuak egitea.
- Produktuak edo salgaiak jaso eta banatzea.
Ez da titulu berezirik behar deialdi hauetan izena emateko
Eskakizunak dira bete behar dituzun baldintzak
hautaprobetan parte hartu ahal izateko.
Horretarako, eskakizun hauek bete behar dituzu:
- Ehuneko 33ko edo hortik gorako adimen-
desgaitasuna izatea.
- Europar Batasuneko estatu kideren bateko
nazionalitatea izatea (pertsona horien senide
batzuk ere aurkez daitezke).
- Gainerako atzerritarrak lan-kontratudunen
lanpostura bakarrik aurkez daitezke. Sukaldeko
laguntzailearen lanpostura.
- Lanpostuan eskatzen zaizkizun lanak egiteko gai
izatea.
- 16 urtetik gora izatea.
- Administrazio publikoetatik diziplinaz kaleratu ez
izana.
- Lan publikoetan aritzeko desgaikuntza ez izatea.
Hau da, sektore publikoan lan egitea debekatuta
ez izatea, lehenagoko lanetan arau-hauste astunen
bat egiteagatik.
- Egungo araudiaren araberako ezintasunik edo
lege-bateraezintasunik ez izatea.
- Deialdiko inskripzioa ordainduta izatea, 5. puntuan
azaldu bezala.
Hautaprobetan aurkeztu ahal izateko, hau egin behar duzu:
- Eskabidea bete (PDF, 360 KB)
- Eskabidea eta horretarako eskatzen diren dokumentuak
entregatu.
- Eskabidea entregatu eta inskripzio-tasak ordaindu
behar dituzu 2023ko abenduaren 20ko arratsaldeko ordu 2ak baino lehen
Nola eta non aurkeztu eskabidea
- Paperezko eskabidea IVAPen bulegoetan aurkez daitezke.
Orduan azalduko zaizu nola ordaindu inskripzioa,
eta zalantzak argituko dizkizute, halakorik baduzu.
Eskabideak dokumentu honen amaieran daude.
- Eskabideak Interneten aurkezteko, hau da esteka:
https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/
Eskabidea Interneten egiteko, elektronikoki identifikatzeko
bitarteko bat behar duzu, 11. apartatuan azaldu bezala.
Eskabide elektronikoak IVAPen bulegoetan ere
egin daitezke, eta Eusko Jaurlaritzako KZgune publikoetan ere bai.
Zer dokumentu aurkeztu eskabidearekin
Ehuneko 33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasunaren
ziurtagiria. Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko foru-aldundiek
aitortu badizute, IVAPi baimena eman ahal diozu berak egiaztatzeko.
- Ordezkaritzaren dokumentua.
Eskabidea zuk egin beharrean beste
inork egiten badizu, dokumentu hori aurkeztu behar duzu.
Nola ordaindu inskripzio-tasa
- Deialdi bakoitzean izena emateko
prezioa 7 euro eta 82 zentimo dira.
- Bi probetara aurkeztu nahi baduzu, 2 ordaindu behar dituzu.
- Bi modu hauetan ordain dezakezu:
. Interneteko web-orri honetan:
https://euskadi.eus/nireordainketa
. Banketxe hauetan:
Kutxabank
Laboral kutxa
Caixabank
Banco Santander
BBVA
Sabadell Guipuzcoano
Bankia
Bankoa
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)