Mahastizaintza eta ardogintzako Teknikaria
2025/05/26
-
2025/06/09
Inprimatu
Arkauti/Arcaute | Arkauti / Arcaute
Araba
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Mahastizaintza eta ardogintzako Teknikaria
Lanpostua:
Mahastizaintza eta ardogintzako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Behin-behineko kontratu
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:
- Nekazaritza-laboreekin eta horien ekoizpen- eta eraldaketa-prozesuekin lan egitea, batez ere mahastietan eta zurezko beste labore batzuetan.
- Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean esperimentazioarekin zerikusia duten lanak egiten laguntzea (laginak landan hartzea, prozesatzea, datuen tratamendu estatistikoa, txostenak egitea, etab.).
- Landan ezarritako teknologiak ezarri, jarraitu eta kontrolatzea (sentsore klimatikoak, GPSa, teledetekzio-sistemak, GISa, etab.) eta teknologia horiek sortutako informazioa aztertzea (prozesatzea, mapak, grafikoak eta txostenak egitea).
- Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearekin lankidetzan aritzeko batzordeen transferentzia, aholkularitza eta parte-hartzea, biltzarretarako ekarpenak egitea eta horietan parte hartzea, dibulgazio- eta zientzia-artikuluetan laguntzea, eta dibulgazio-hitzaldiak eta ikastaroak ematea.
Titulazioa:
Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko unibertsitateko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia, Enologia, Ingeniaritzak edo biozientziei lotutako beste unibertsitateko diziplina batzuk.
Beste baldintza batzuk:
- Ingelesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egitea, ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
- B motako gidabaimen europarra.
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia eta eskaeren on-line aurkezpena www.neiker.eus / “Enplegua“ atalean.