Egoitza elektronikoa

Obra Brigadako Ofizialen lan-poltsa

2024/04/26 - 2024/05/10
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Sopelako Udala
Lehiaketa:
Obra Brigadako Ofizialen lan-poltsa
Lanpostua:
Ofizial
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Eskola-graduatuko titulua edo baliokidea izatea, lehen graduko lanbide-heziketa edo baliokidea, edo titulu horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen

Beste baldintza batzuk:

— Inguruabar hauetako bat gertatzea:
a) Europar Batasuneko herritarra edo bere ezkontidea izatea, zuzenbideak banaturik ez badaude, eta horren ondorengoak eta bere ezkontideak, zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.
b) Europar Batasunak izenpeturiko eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzeko eremuaren barnean egotea, langileen zirkulazio askea aplikatu beharra badago itun horietan.
c) Espainian lan eta bizitzeko baimena duten atzerritarrak.
— 16 urte beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako.
— Halaber, eskola-graduatuko titulua edo baliokidea izatea, lehen graduko lanbide-heziketa edo baliokidea, edo titulu horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.
— Gaitz edo akats fisiko edota psikikorik ez izatea dagozkion zereginei aurre egiteko.
— Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik baztertuta ez egotea eta eginkizun publikoak burutzeko ezgaituta ez egotea.
— Ezintasun edo bateraezintasunaren legezko inongo auzitan sartuta ez izatea; auziok Administrazio Publikoetan diharduten Langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusita daude.
— Gidabaimena: B1 edo goragokoa.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzean bete behar dira arestian aipaturiko beharkizun guztiak.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak elektronikoki formalizatuko dira Udalaren web-orriaren bidez: https://udala.sopela.eus/empleo-publico/#.
Aurrez aurrekoa:
  • Eskabideak, halaber, beste modu honetan ere aurkeztu ahal izango dira, alegia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluan ezarritako moduan.