Liburuzaina-Diseinatzaile grafikoa
Gipuzkoa
Batxiler, Lanbide Heziketaren titulu teknikoa edo baliokidea.
3. hizkuntza-eskakizuna edo euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri ofizialetako bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin parekatuta.
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ez kontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d)Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e)Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
f)Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera eskubideaz baliatzea.
k) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana; horren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da.
l) Deialdia egin duen Udalan ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Zizurkilgo Udalan hautatu beharreko enplegatu publiko izateko hautaketa-prozesuetan inskripzio elektronikoa nahitaez egin behar dela ezartzen duen Ordenantzarekin eta Sektore publikoaren jarduera eta funtzionamenduaren Erregelamendua bide elektronikoen bidez onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuarekin bat etorriz, hautagaiek Zizurkilgo Udaleko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta tasa sartu izanaren bankuko egiaztagiria, adierazten diren jarraibideen arabera.