Egoitza elektronikoa

Liburutegiko teknikaria

2021/09/17 - 2021/10/15
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Liburutegiko teknikaria
Lanpostua:
Liburutegiko teknikaria
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Gradua, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo titulu baliokideren bat.

Hizkuntza eskakizuna:

— Barne-sustapena: Plaza bat (1), derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizunarekin eta

— Txanda irekia:: Plaza bat (1) derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizunarekin.

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai izangaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai izangaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen aplikazio-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.

c) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Tituluak atzerrian lortu dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Oinarri berezietan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

 

Oharrak:

Urriaren 30eko 5/2015 ELDaren 56.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berariazko betekizuna izango da IT txartel hauek edukitzea: Word Oinarrizkoa eta Excel Oinarrizkoa (baliodunak: 97/2000/XP/2003/2007/2010). Word aurreratuko eta Excel aurreratuko IT txartelek oinarrizko Word eta oinarrizko Excel-enak baliozkotuko dituzte, hurrenez hurren.

Horretarako, sei (6) hilabeteko epea ematen da, deialdi hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dena.

Izangaiek ez dute agiririk aurkeztu beharko, Foru Aldundiak zuzenean egiaztatuko baitu Tecnaliarekin ea izangaiek IT txartelak dauzkaten eta noiz lortu dituzten.

Txartelok epe horretan eskuratzen ez dituen izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, eta, ondorioz, ez da sartuko prozesuaren ondoren osatuko den lan-poltsan.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, Aldundiaren web-orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez: www.bizkaia.eus  (lan-eskaintza publikoa). Herritar guztiek sarbidea dutela bermatzeko, aurrez aurre ere aurkez daitezke instantziak herritarrei laguntzeko bulegoan, Foru Liburutegiaren beheko solairuan (Diputazio kalea 7, Bilbo-48008) eta herritarrei arreta emateko eskualde-bulegoetan, Durango, Bermeo, Gernika eta Balmasedan. Eskaera-orriarekin batera, eskatzen den jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar da nahitaez, hirugarren oinarriaren 1. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Aurrez aurrekoa:

Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.

Eskabidea bulego batera joanda aurkeztea erabakitzen dutenentzat, eta artikulu honetan xedatzen dena betetzeko, sail guztietako erregistroak joko dira erregistro-gaietan laguntzeko bulegotzat.