Lege-teknikaria
Bizkaia
Sozietatearen Arlo Juridikoko Zuzendaritzaren mende, aholkularitza juridikoari lotutako ohiko lanetan lagunduko die erakundeko sail guztiei, bereziki Obra eta Zerbitzuen Kontratazioari lotutako lanetan. Ildo horretan, arloko beste zeregin batzuen artean, bere ardura izango du kontratazio pleguak egitea, gainbegiratzea eta aztertzea, bai eta erakundearen jarduerari lotutako era guztietako kontratuak, hitzarmenak eta abar egitea eta aztertzea eta sozietatearen proiektuen hirigintza kudeaketari lotutako espedienteen segimendua egitea ere.
Unibertsitateko gradua, eta Zuzenbideko masterra edo lizentzia.
Euskarako B2 maila. Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.
• Gutxienez 3 urteko esperientzia; aukeran, abokatuen bulegoetan edo administrazio publikoetan edo administrazio zuzenbidea aplikatzen den inguruneetan.
• Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.