Egoitza elektronikoa

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Salbuespenezkoa (Lehiaketa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Salbuespenezkoa (Lehiaketa)
Lanpostua:
Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.
Plaza-kopurua:
9
Plaza-banaketa:

Txanda irekia: 9

Sarbide orokorraren modalitatea: 9

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 9

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 19 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Gizarte Laneko gradua eta Gizarte Laneko/Gizarte Laguntzailearen diploma.

Beste baldintza batzuk:

Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera

Aipatutako betekizuna merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da. Gehienez 100 puntu lor daitezke (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne direla– organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilearen lanpostuetan emandako zerbitzuak (Lantalde Psikosozial Judizialak eta Osoko Balorazio Forentseko Unitateak), funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan.

b) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilearen lanpostuetan (Lantalde Psikosozial Judizialak eta Osoko Balorazio Forentseko Unitateak).

Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira. Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Tituluak eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

c.1) 10 puntu ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (lizentzia, gradua eta diploma), sartzeko alegatutakoez bestelakoak, 20 puntu izan arte:

- 031301 Psikologia
- 011101 Pedagogia
- 011201 Haur-hezkuntza
- 011301 Lehen hezkuntza
- 011401 Beste maisu-maistra batzuk
- 011901 Gizarte-hezkuntza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

c.2) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langileen lan-poltsetan egoteagatik. (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

d) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko: