Egoitza elektronikoa

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Txanda irekia: 1

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 19 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Gizarte Laneko gradua eta Gizarte Laneko/Gizarte Laguntzailearen diploma.

Beste baldintza batzuk:

Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Deialdi honetako lanpostuak betekizun espezifiko hau du:

  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera

Aipatutako betekizuna merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 21. apartatuan jasotzen da. 

Oposizio fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.


Lehiaketa-fasea

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientziagatik gehienez 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne direla–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilearen lanpostuetan emandako zerbitzuak (Lantalde Psikosozial Judizialak eta Osoko Balorazio Forentseko Unitateak), funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilearen lanpostuetan (Lantalde Psikosozial Judizialak eta Osoko Balorazio Forentseko Unitateak).

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 40 puntu emango dira.

b) Tituluak eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (lizentzia, gradua eta diploma), sartzeko alegatutako tituluaz bestelakoa, gehienez 10 puntu izan arte:

- 031301 Psikologia
- 011101 Pedagogia
- 011201 Haur-hezkuntza
- 011301 Lehen hezkuntza
- 011401 Beste maisu-maistra batzuk
- 011901 Gizarte-hezkuntza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langileen lan-poltsetan egoteagatik. (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Bibliografia (PDF, 666 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

  1. Justizia Administrazioaren antolamendu orokorra: Epaitegiak eta auzitegiak. Lurralde- eta funtzio-banaketa.
  2. Epaitegi espezializatuak: familia-epaitegiak, adingabeen epaitegiak eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak; aipatutakoen ardurapeko gaiak eta eskumenak.
  3. Teoria forentsea gizarte-lanean.
  4. Familia-epaitegiak. Ezkontza eta adingabeak. Ezkontza-prozesuak. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak. Guraso-ahala azkentzea. Guraso-ahala erabiltzeko eskubidea kentzeko kausak. Indarkeria, guraso-ahala kentzeko kausa gisa.
  5. Auzitegiko gizarte-langileen eginkizunak EAEko Lantalde Psikosozialetan, genero-indarkeriaren arlo zibileko eta familiako epaitegietan: Seme-alaben zaintza. Zaintza partekatua. Familiarentzako elkarguneak. Seme-alabekin komunikatzeko eskubidea. Genero-indarkeriaren arloko neurri zibilak.
  6. Familiako esku-hartze sozialeko peritu-eredua. Erabaki beharreko zaintza ebaluatzeko eta seme-alabekin komunikatzeko eskubidea ebaluatzeko gizarte-lanaren tresnak eta teknikak, eta diziplinaren berezko irizpideak eta teknikak.
  7. Adingabearen babes juridikoa: Auzitegiko gizarte-langilearen eginkizunak familia-epaitegietan adingabeak babesteko. Adingabeen eskubidea. Babesgabezia eta tutoretza, adopzioa, harrera eta adingabeak babesteko beste modu batzuk. Adingabeen babesaren arloko administrazio-ebazpenen aurka egitea.
  8. Adingabearen babes juridikoa. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko esparru juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa (III. eta IV. tituluak). 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena. (1. kapitulua: 2. eta 4. artikuluak; eta 4. kapitulua: 25. eta 26. artikuluak).
  9. Auzitegiko gizarte-lanaren zeregina desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala duten pertsonekin. 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko (42. artikulua). Peritu-txosten soziala.
  10. Gizarte-langileen eginkizunak Auzitegi Medikuntzako Institutuetan. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa. Gizarte-langileen zeregina helduen zigor-arloko jurisdikzioan: Seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria, sexu-indarkeria adingabeengan eta helduengan.
  11. Auzitegi Medikuntzako Institutuetako auzitegiko ebaluazio integraleko unitateak. Genero-indarkeriaren arloko auzitegiko gizarte-lana ebaluatzeko edukiak. Indarkeria-tipologia, arriskuaren balorazioa. Kalte soziala, lesioak eta ondorio sozialak genero-indarkerian. Familia barruko indarkeriazko giroaren ebaluazio soziala. Inputatuaren arrisku-faktore soziofamiliarrak eta arriskugarritasuna.
  12. Aldez aurretik eratutako froga. Auzitegiko gizarte-lanaren funtzioak eta garrantzia aldez aurretik eratutako frogan: haurren sexu-abusua, genero-indarkeria. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena. 449. art.
  13. Inputatuaren ebaluazioa, inputatuaren arrisku-faktore soziofamiliarrak eta arriskugarritasuna. Gizarteratze-faktoreak ebaluatzea auzitegi-txostenean. Gizarteratzeko proposamenak: segurtasun-neurriak, espetxeratzearen ordezko neurriak, zigorraren betearazpena etetea.
  14. Gizarte-lana adingabeen zigor-arloko jurisdikzioan. Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko 5/2000 Lege Organikoa eta haren aldaketak: Gazteen Zigor Legean jasotako neurri judizialak. Lege hori garatzen duen erregelamendua: Prozeduraren instrukzioa. Zigor-arloko adinaren gehiengoa eta gutxiengoa.
  15. Gizarte-langilearen eginkizunak adingabeen epaitegietako lantalde teknikoko kide gisa. Entzunaldia. Lantalde teknikoaren esku-hartzea prozedura judizialaren fase bakoitzean.
  16. 5/2000 Legeak Lantalde Teknikoko gizarte-langileari emandako garrantzia, eginkizunak eta eskumena. Adiskidetzea, erreparazioa eta bitartekaritza Adingabeen Justiziaren eremuan.
  17. Kautelazko neurriak Gazteen Zigor Legean. Neurri judizialen ordezko aukerak Adingabeen Justiziaren eremuan eta horien garapena. Erreforma-zentroak: horien ezaugarriak. Erregimen irekian, erdi-irekian eta itxian barneratzea. Neurri judizial horren mende dauden adingabeen eskubideak eta betebeharrak.
  18. Gizarte-laneko tresna tekniko komunak: 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa (1-4 artikuluak) eta 385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena (1-6 orrialdeak).
  19. Peritu-txostena eta txosten soziala: desberdintasunak, helburuak, edukiak, metodologia, teknikak: elkarrizketa eta etxez etxeko bisita.
  20. Gizarte-laneko kode deontologikoa.