Egoitza elektronikoa

Langile

2023/01/25 - 2023/02/23
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Donostiako Udala
Lehiaketa:
Langile
Lanpostua:
Barne Zerbitzu Orokorretako Laguntzailea
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Eginkizun nagusia:

Lanpostuaren zeregina Barne Zerbitzu Orokorren martxa onerako beharrezkoak diren zereginak egitea da, lanbide-gaitasunen eta kualifikazioen arabera.

Horretarako, egin behar duena da:

— Arretaz egitea goikoek eskatutako lanak.

— Izendatutako bitartekoak eraginkortasunez eta efizientziaz erabiltzea.

— Taldean integratzea eta haren proiektuetarako izendatutako langileekin edo haren lanak eskatzen dituztenekin kolaboratzea.

*  Orientabideko zereginak:

— Kutxatila berrikustea.

— Hainbat sailetako posta banatzea eta jasotzea.

— Sor daitezkeen mandatu puntualei erantzutea.

— Material-eskaerak egitea.

— Agintzen dizkioten bestelako lanak egitea, lanpostuaren mailari badagozkio eta lehen zerrendatutakoak alde batera uztea ez badakarte.

Titulazioa:

Ez da beharrezkoa hezkuntza sisteman aurreikusitako titulazio ofizialetakoren bat edukitzea, 5/2015 Errege Dekretu Legegileak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzekoak, seigarren xedapen gehigarrian aurreikusten duenari jarraituz.

Hizkuntza eskakizuna:

 1. hizkuntza eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 maila) dute esleituta, ez derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

-Nazionalitatez, espainiarra izatea.

Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta probetan parte hartu ahal izango dute, espainiarren baldintza berberetan:

a)  Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.

b)  Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, inoren mende bizi badira.

c)  Europar Batasunak egin dituen, Espainiak berretsi dituen eta langileen zirkulazio librea dakarten nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartuta dauden pertsonak.

Hala ere, a), b) eta c) letretan ezarritako kasuetakoren batean sartuta dauden pertsonek ezin izango dute enplegu publiko hauetara sartu: zuzenean edo zeharka botere publikoa egikaritzen parte hartzea edo Estatuaren edo Administrazio publikoaren interesak babestea helburu duten eginkizunetan parte hartzea dakarten enplegu publikoetara. Halakoetan, enplegu publikoetara sartzeko ezintasuna berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.

-16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hala ere, gutxienez 18 urteko adina izatea eskatu ahal izango da agintea erabiltzea dakarten edo osasunerako arriskutsu diren eginkizunak dituzten gorputz eta eskaletara sartzeko. Halakoetan, gutxienez 18 urteko adina izan beharra berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.

- Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.

Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta probak gainditutakoan, mediku azterketa eginez.

Hautaketa prozesua bukatu baino lehen ere, Epaimahai Kalifikatzaileak libre du, beharrezko dela irizten badio, elbarritasunen bat dutenentzako gordetako lanpostuetara jo nahi duten izangaiei mediku proba eta azterketa batzuk egitea. Proba eta azterketa horiek, hartarako izendatutako aditu-aholkulariek egingo dituzte, eta eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizun ohikoak egiteko eskatzen den gaitasun funtzionala den ikusteko izango dira.

-Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.

-Eskatutako tituluak izatea; deialdiaren oinarri berezietan adierazitako tituluak, alegia. Hori «Titulazio eskakizunik gabeko talde profesionalak» osatuko dituzten E taldeko lanpostuetarako ezarritakoa gorabehera.

Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.

Azken betekizun hori ez zaie aplikagarri izango lanbide arautuen arloan –Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean– beren kualifikazio profesionala onartu zaien izangaiei. Izangaiei berei dagokie onarpen hori frogatzea.

-Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa.

Betekizun hori exijitu beharreko hautaketa prozesuetan, berariaz aditzera emango da oinarri berezietan.

-Oinarri berezietan hauta proba bakoitzerako eskatzen den beste ezein betekizun, baldin eta, betiere, deialdiaren gai diren lanpostuetan hartutako eginkizunekin eta egin beharreko zereginekin zerikusi objektibo eta neurrizkoa badute.

Oharrak:

Administrazioko organo eskudunak aitortutako %33 edo handiagoko desgaitasun graduren baten egiaztagiria, zeina denera edo gehien bat adimen urritasunari dagokiona.   

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita. Beste aukera bat da donostia.eus web orriko «Udalaren Lan Eskaintza» atalean izena ematea.

Aurrez aurrekoa:

Donostiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira Udalinfo zerbitzuko bulegoetan (helbideak: Donostiako Arroka Plaza 5, Easo kalea 41, Morlanseko Biribilgunea 1 eta San Martzial Plaza 4). Era beran, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan adierazitako edozein tokitan ere aurkeztu daitezke. 

Deialdia
Gaiak:

1. Udalaren antolaketa.

 2. Donostiako Udalaren administrazio-egitura.

 3. Enplegatu publikoak.

 4. Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea.

 5. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

 6. Lanpostua betetzeko oinarrizko lan-gaitasunak.

 7. Paketeak eta gutunak jasotzea eta banatzea. Mandatuak egitea lantokian eta lantokitik kanpo.

 8. Lantokiko anomalia eta gorabeherei buruzko informazioa. Bilerak eta ekitaldiak prestatzen laguntzea.

 9. Artxiboen oinarrizko kontzeptuak.

10. Laneko arriskuen prebentzioa.