Egoitza elektronikoa

Laneko Mediku lanbide-kategoriarako lan-poltsa

2023/03/20 - 2023/03/31
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Lehiaketa:
Laneko Mediku lanbide-kategoriarako lan-poltsa
Lanpostua:
Laneko Medikua
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Medikuntzako lizentziatu titulua izatea, Laneko Medikuntzako espezialitatean, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerrian lortutako tituluak izatekotan,horien homologazioa frogatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

3.HE 3 puntu.

Beste baldintza batzuk:

a) Medikuntzako lizentziatu titulua izatea, Laneko Medikuntzako espezialitatean, edo agiriokjaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerrian lortutako tituluak izatekotan,horien homologazioa frogatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

b) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunakizenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joanetorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Halaber, EuroparBatasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izangodute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenarenondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldineta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetikbeherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.

c) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ezgainditzea.

d) Gaitasuna: Dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunikedo mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzkoapirilaren 7ko 13/1982 Legearen aplikazioa aparte utzi gabe.

e) Gaikuntza: Diziplina-espediente batez edozein herri-administrazio edo autonomiaerkidegokoorgano konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta,ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edoberezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, edo lan-kontratukolangileen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunakbetetzeko. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintzaberberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko auzirenbatean sartuta ez egotea.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaera modu elektronikoan aurkeztu beharko da, eredu ofizial eta normalizatuaren arabera,Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez.(www.araba.eus/ifbs/portalempleo/).