Egoitza elektronikoa

Lanbideetako Ofizial

2021/09/17 - 2021/09/30
Inprimatu
Valle de Trápaga/Trapagaran
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Trapagarango Udala
Lehiaketa:
Lanbideetako Ofizial
Lanpostua:
Lanbideetako Ofizial
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Obretako ofizial baten berezko lanak betetzea eraikinen, lorategien, kaleen eta bere zerbitzuak behar diren gainerako gune publikoen mantenimenduari dagokionean:

— Saneamendu sarea garbitu eta libratzea makina egokiekin.

— Bide-zuloak berdindu, errepideak, espaloiak, estoldak etabar konpondu.

— Udal eraikin eta instalazioetako gailu elektrikoak konpondu eta artatu.

— Hiri altzariak jarri: posteak, seinañeak, iturriak, hormak, etab.

— Altzariak eta trasteak lekualdatzeko lanetan lagundu.

— Ekitaldi publikoetarako baliabideak eta agertokiak muntatu eta desmuntatu.

— Ur-horniduraren oinarrizko sarean iturgintza lanak egitea eta noiz behinkako konponketa txikiak.

— Bideak eta lorategiak garbitzea, hala agintzen zaionean.

— Obra brigadako makina eta ibilgailu mota guztiak gisatzea.

— Bere ordutegitik kanpo matxura urgenteak eta larriak konpontzeko arduradunak deitzen dienean joatea.

— Bere mailako beste edozein eginkizun egitea, baldin eta horretarako prestakuntza jaso badu.

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko graduatu titulua edo lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideak edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana.

Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen agiria edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigortasun data iraungia duten lanpostuen kasuan, 1. Hizkuntza Eskakizuna eduki izana egiaztatzeko, euskarako B1 maila edukitzea Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan edo IVAPen ziurtagiri ofiziala.

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

2. 16 urtetik gorakoa izatea, baina derrigorrezko erretiroa hartzeko adina gaindituta ez izatea.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko graduatu titulua edo lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideak edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana.

Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen agiria edukitzea.

4. Zigor espedientearen bidez aldendua edo kaleratua ez egotea edozein Herri Administraziotik edo ebazpen judizial baten bidez desgaitua ez egotea funtzio publikoetarako.

5. Bete nahi den lanpostuaren berezko atazak normaltasunez burutzeko gaitasun funtzionalak edukitzea eta ez edukitzea gaixotasun edo ezintasun fisiko edo psikikorik lanarekin bateraezina dena eta bere eginkizunak eta eman beharreko zerbitzuak normaltasunez burutzea oztopatuko dituena.

6. Ezintasun edo bateraezintasun lege-auzian sartuta ez egotea.

7. Derrigortasun data iraungia duten lanpostuen kasuan, 1. Hizkuntza Eskakizuna eduki izana egiaztatzeko, euskarako B1 maila edukitzea Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan edo IVAPen ziurtagiri ofiziala.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira www.trapagaran.net  webgunearen atarian eskuragarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez, helbide honetan: …

http://www.trapagaran.net/es-ES/Tramites/Paginas/procedimiento-detalle.aspx?idt=fa20883fc9ac-e211-b9d8-00237d32158c.

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak udal honetako erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Posta bulegoetan aurkeztutako eskabideak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, gutunazal irekian aurkeztuko dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien, gutun ziurtatu gisa bidali baino lehen, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Horrela eginez gero baino ez da ulertuko eskabidea Udaleko erregistro orokorrean sartu dela Posta bulegoan entregatu den egun berean. Eskabidea da zigilatu behar dena.