Egoitza elektronikoa

Lan taldeko peoien eta 6 ofizioen lan poltsak

2021/10/22 - 2021/11/05
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Lan taldeko peoien eta 6 ofizioen lan poltsak
Lanpostua:
Peoia eta ofizio lanpostua
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

O. LAN POLTSA. PEOIA

*  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

Peoi lanak egitea, eta laguntzea obra lantaldean eta hilerrian ere behar izanez gero, egiten diren lanbideetan.  

Zeregin esanguratsuenak:

— Zereginak egin igeltserotza, zurgintza, saneamendu, elektrizitate, bide seinaleetako lanetan laguntzeko.

— Hilerriko berezko zereginak egitea (ehorzketak, gorpuak hilobitik ateratzea, erraustea, hilerriko mantentze lanak…).

— Garbitu urmaelak eta iturriak.

— Zentroetatik eraman papera birziklatzeko.

— Garbitu bideak.

— Muntatu eszenatokiak eta aldamioak.

— Eraman udal zentroetako altzariak.

— Kolaboratu TB aparatuaz ur eta saneamendu sareak aztertzeko lanetan.

— Lagundu elurte eta izozteetan horiek kendu edo prebenitzeko lanetan, bai eta izaera bereziko egoerak arintzeko direnetan ere.

— Kolaboratu larrialdi eta hondamendi egoeretan: suteak, elurteak…

— Kolaboratu jaietarako muntaietan.

— Gidatu udal ibilgailuak.

— Kolaboratu udalaren ibilgailuen mantentzean.             

— Esleitutako udal makinen eta ibilgailuen mantentze beharren berri eman: fenwich, land rover, belarra mozteko makina, labea, zulagailua, rotaflex…

Eta, oro har, bere kategorian haren arduradun hierarkikoak eskatzen dizkion egiteko guztiak.

A. LAN POLTSA. IGELTSEROA

 *  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

— Bide publiko, eraikin eta udal zerbitzuetako obretan igeltserotza lanak egitea.

Eginkizun esanguratsuenak:

— Konponketak eta mantentze lanak udal dependentzietan: zarpiatu, baldosak jarri, markoak jarri, teilatuak berriztatu, teilatu hodiak eta jaitsierakoak jarri, isolatzaileak jarri, tela asfaltokoa jarri, etab.

— Igeltserotza lanak egitea bide publikoan. Arketak egin, zintarriak, hustubideak, baldosak jartzea. Hormatxoak, arekak, mehetutako pasabideak eta enkofratuak egitea. Bidezuloak konpondu, bide zoruak berriro jartzea.

— Hiri altzariak konpontzea eta horietan igeltserotza lanak egitea, jarlekuak jartzea, habeak eta trafiko seinaleak, e.a. ezartzea.

— Igeltserotzako lanak egitea udal azpiegiturako obretan, argiterian, ur sarean, saneamendu sarean eta telekomunikazio eta beste batzuetan.

— Telebista eramangarriaz udal sareak mandrinatzea eta berraztertzea eta tapatzeak, hausturak, e.a. konpontzea.

— Apainketa eta eskaiola lanak egitea.

— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.            

B. LAN POLTSA. GALDARAGILEA

 *  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

— Galdaragintza lanak egitea udal instalazioetan.            

Eginkizun esanguratsuenak:

— Behar den edozein galdaragintza lan egitea, alturetakoak ere bai, eta lanlekuetara udal ibilgailuan joatea.   

— Barandak eta itxiturak fabrikatu eta muntatzea.

— Ateak fabrikatu eta muntatzea eta horiek mantentzea.

— Argiteria publikorako oinarriak fabrikatzea.

— Makineria konpontzea.

— Pieza bereziak egitea, hiri altzariak jartzeko.

— Metalezko altzarien muntaia egitea (apalategia, armairuak, manparak, eta abar).

— Alde zaharrean pibot hidraulikoak konpontzea.

— Eszenatokiak muntatu eta desmuntatzea.

— Altzariak eramatea, behar denean.

— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.

C. LAN POLTSA. AROTZA

 *  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

— Oro har hiriko eta udaleko altzarien zurgintza, sarrailagintza eta pintura lanak egitea.

Eginkizun esanguratsuenak:

— Sarrailak eta gainerako burdineria materialak konpondu eta jartzea.

— Ateak, armairuak, tiraderak, apalak, aulkiak, beira arasak, jarlekuak… konpondu, muntatu eta jartzea.

— Pertsianak konpontzea.

— Materiala erostea.

— Jarleku publikoak mantentzea eta pintatzea.

— Eskatzen dioten norbere kategoriakoa den beste edozein lan egitea, betiere lan hori egiteko aurretik irakatsi badiote.

D. LAN POLTSA. ITURGINA:
64 ETA 74 KODEAK

 *  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

— Orokorrean iturgintza lanak egitea, eta normalean udalaren ur sarea mantentzeari buruzkoak.

Eginkizun esanguratsuenak 74 kodea:

— Herriko ur sarearen instalazioak, azterketak eta mantentze-lanak egitea.

— Beharrezkoa denean matxurak konpondu eta hodiak aldatzea.

— Egin ireki eta itxiera lanak ur-horniduren sistemetan eta sareetan.

— Ur deposituetan kloratzea eta kloroa banatzea.

— Kontagailuen irakurketa egitea.

— Ur kontagailuak aldatzea etxebizitzetan eta merkataritza lokaletan.

— Berankorrei edo ordaindu ez dutenei ur hornidura etetea.

— Udal deposituak garbitzea.

— Ur harguneak egitea udal lorategietan.

— Udal lorategietako aspertsoreak aldatzea.

— Soldadurak egitea.

— Zuntz-zementuzko hodiak aldatzea.

— Lagundu elurte eta izozteetan horiek kendu edo prebenitzeko lanetan, bai eta izaera bereziko egoerak arintzeko direnetan ere.

— Eta, oro har, bere kategorian haren arduradun hierarkikoak eskatzen dizkion egiteko guztiak.

64 kodearen berezitasunak: iturgina.

Oro har iturgintza lanak egitea eta normalean udal instalazioei buruzkoak. Eginkizun esanguratsuenak:

— Udal instalazio guztietako berokuntza eta edateko uraren instalazioak aztertu, egiaztatu eta konpontzea.

— Obra berrietan iturgintza instalazioak gainbegiratzea.

— Iturri publikoetako ponpen filtroak ikuskatu eta konpontzea.

— Su itzalgailuen eta sute ahoen egoera aztertzea, garaje publikoetan eta gainerako udal instalazioetan.

— Edozein egun eta ordutan joatea, abisua jasotzen duenean ikastetxeetan matxurak konpontzeko, larrialdietan edo hondamendietan.

— Bere jardueran behar duen materiala erosteaz arduratzea.

— Lan lekuetara emandako udal ibilgailuan joatea.          

— Herriko jaietan kolaboratzea.

— Matxura dagoenean, erraustegiko erregailuak konpontzea.

— Behar denean edo eskatzen diotenean, lantaldeko lanetan kolaboratzea: Pintura, galdaragintza, zurgintza, eta abar.

— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.            

E. LAN POLTSA. ELEKTRIKARI OFIZIALA:
63 ETA 119 KODEAK

 *  Egitekoak.

Ardura orokorrak:

— Oro har elektrizitate lanak egitea eta normalean udal argiteriari buruzkoak.

Eginkizun esanguratsuenak:

— Argiteria publikoan matxuren mantentzea egitea eta matxurak konpontzea: Farolak jarri eta konpontzea, lanparak eta luminariak ordeztea, semaforoak aztertu eta konpontzea…

— Egoera txarrean dauden linea elektrikoak ordeztea.

— Koadro elektrikoak mantentzea eta konpontzea.

— Udal lokaletan linea elektrikoak aztertu, mantendu eta matxura elektrikoak konpontzea.

— Aparatuak konpondu eta ordeztea eta telefonia lineak pasatzea.

— Lurrazpiko lineak jartzea.

— Behar diren instalazio elektriko txiki guztiak egitea, bai eta jai ekintzetako muntaia bereziak ere.               

— Gabonetako apaingarriak prestatu eta jartzea.

— Semaforoak konpontzea.

— Koadro elektrikoak berraztertzea.

— Eta, oro har, bere kategorian haren arduradun hierarkikoak eskatzen dizkion egiteko guztiak.

119 kodearen berezitasunak: argiteria publikoko elektrikaria.

— Ekitaldi eta jaietarako instalazioak prestatu eta jartzea.

— Linea berriak jartzea argiteria publikoan.

— Elektrizista ez dagoenean eta lan orduetan, udal bulegoetako matxurak konpontzen laguntzea, hala eskatzen diotenean.

— Argiteria publikoaren matxurarengatik urgentzietara joatea, hala eskatzen dioten edozein egun eta ordutan.

— Kamioi-garabia eramatea eta hor lan egitea.

— Gabonetako argien muntaia egitea.

F. PINTOREA. PINTORE OFIZIALA

 

*  Egitekoak.

— Bide seinaleak pintatzea.

— Udal eraikinen barrualdea eta kanpoaldea pintatzea.

— Pintura lanak egitea hiri altzarietan.

— Lan lekuetara emandako udal ibilgailuan joatea.          

— Alturetan pintura lanak egitea.

— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.

Titulazioa:
  • Eskola Graduatua, LHI edo baliokidearen tituluaren jabe izatea, ofizialen lan poltsarako.
  • Elektrizitate espezialitatean, lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokideren baten jabe izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Eta instalatzaile txartela ere izatea.

 

Hizkuntza eskakizuna:
  • Derrigorrez elektrikariak 2. HE.
  • Peoiak eta gainontzeko ofizioek gehienez ere 1. HE. derrigorrezkoa edo merituzkoa.

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako naziotasuna edukitzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izanez gero.       

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere esku hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.

c)    Peoien lan poltsarako eskolaratze agiria.   

d)    Eskola Graduatua, LHI edo baliokidearen tituluaren jabe izatea, ofizialen lan poltsarako.

e)    Elektrizitate espezialitatean, lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokideren baten jabe izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Eta instalatzaile txartela ere izatea.

f)    B1 gidatzeko baimena.

g)    Euskara: derrigorrez elektrikariak 2. HE, eta peoiak eta gainontzeko ofizioek gehienez ere 1. HE. derrigorrezkoa edo merituzkoa. I. eranskinean azaltzen da lanpostu bakoitzeko zein den zehazki eskatzen den euskara maila.

h)    Dagozkion egitekoak normal egiteko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

i)    Diziplinako dosierraren bidez Estatuko edo Toki Administrazioko edo Erakundeen Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

j)    Gaitasunik gabeko kasuetan sarturik ez egotea, Toki Administrazioko Funtzionarioen Erregelamenduko 36. artikuluaren arabera, ez eta abenduaren 26ko 53/84 Legeak aipatzen dituenetatik bateraezin kausan ere ez egotea, eskatzen den dedikazioari dagokionez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Onartzea
Elektronikoa:

Elektronikoki www.arrasate.eus/ herritarren ataria.

Aurrez aurrekoa:

Udaleko erregistro orokorrean. Fisikoki: BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGIA

1.      Laneko arriskuen prebentzioa: segurtasun baldintza orokorrak:    
Laneko ekipoetan eta eskuko erremintetan.               
Lantokietan.              
Materialen zama eta garraio lanetan.

2.      Laneko arriskuen prebentzioa: norbera babesteko ekipoak. Segurtasuneko seinaleak.

3.      Laneko arriskuen prebentzioa: lehen sorospenak.

4.      Laneko arriskuen prebentzioa: Leku itxietako lanak. Amianto arriskua: kentzea zuntz-zementuzko hodiak.