Egoitza elektronikoa

Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: Orioko Turismo-Bulegorako eta Udal-Kanpinerako Harreragilea.

2021/03/13 - 2021/03/27
Inprimatu
Orio
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Orioko Udala
Lehiaketa:
Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: Orioko Turismo-Bulegorako eta Udal-Kanpinerako Harreragilea.
Lanpostua:
Harreragilea
Titulazioa:

Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: batxilergoa edo bigarren mailako lanbide-heziketa.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontideen ondorengoek zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urte baino gutxiago edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia 2015eko urriaren 30eko Enplegatuaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera.              
b)  Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.

c)  Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: batxilergoa edo bigarren mailako lanbide-heziketa. Titulua atzerrikoa baldin bada, homologatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri baten jabe izatea.

d)  Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.

e)  Diziplina espediente bidez estatuko, autonomi erkidegoetako edo toki-erakundeetako zerbitzutik kanporatu ez izana; eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea.

f)  Inolako ezgaitasun edota bateraezintasunezko lege-kausaren batean sartua ez izatea, 53/1984 Legean, abenduaren 26koan, Herri Administrazioen zerbitzuan diren langileen bateraezintasunei buruzkoan aurreikusita dagoenaren arabera.

g)  Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.

h)  Frantsesaren (B1 maila) eta ingelesaren (B2 maila) ezagutza izatea. Eskakizun hori dagokion titulu ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

  

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Orioko udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Herriko Plaza 1. 20810 Orio), eranskinean eransten den eredu ofizial normalduaren bitartez.

Halaber, aukera izango da postetxean ere aurkezteko, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan zehazten duen eran.