Egoitza elektronikoa

Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua

2021/03/13 - 2021/03/27
Inprimatu
Orio
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Orioko Udala
Lehiaketa:
Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua
Lanpostua:
Ofizial balioaniztuna
Titulazioa:

Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: maila ertaineko teknikaria.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontideen ondorengoek zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urte baino gutxiago edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia 2015eko urriaren 30eko Enplegatuaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera.          

b)    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.

c)    Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: maila ertaineko teknikaria. Titulua atzerrikoa baldin bada, homologatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri baten jabe izatea.

d)    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren titulazioagatiko gaikuntzen onarpen-taulan jasotako behe-tentsioko instalatzaile izateko behar den gutxieneko titulazioa izatea.

e)    B gidabaimena edukitzea.

f)    Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.  

g)    Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.               

h)    Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.

  

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Orioko udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Herriko Plaza 1. 20810 Orio), eranskinean eransten den eredu ofizial normalduaren bitartez.

Halaber, aukera izango da postetxean ere aurkezteko, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan zehazten duen eran.