Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoa
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko:
Txanda irekian 99 lanpostu:
- 90 lanpostu (haietatik 5 ezintasuna duten pertsonentzako txandaren bidez) Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko probintzia-ikuskaritzetan.
- 1 Lanpostu Kataluniako Lan Ikuskaritzan
- 8 Lanpostu Euskal Autonomia Erkidegoan.
Barne promozioan 30 lanpostu:
- 30 lanpostu (haietatik 2 ezintasuna duten pertsonentzako txandaren bidez) Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko probintzia-ikuskaritzetan.
Titulazioa: Izangaiek doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo gradu titulua eduki beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek homologazio-egiaztagiria edo, hala badagokio, baliokidetasun-ziurtagiria izan beharko dute. Betekizun hori ez zaie aplikatuko Europako Erkidegoko Zuzenbideko Xedapenen babesean lanbide arautuen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiei. Nazioarteko organismoetako funtzionario diren izangaiek ez dituzte egin beharko Homologazio Batzorde Iraunkorraren ustez dagokien nazioarteko organismoan beren jatorrizko lanpostuak betetzeko eskatzen diren ezagutzak egiaztatzea helburu duten ariketak.
Elektronikoa: Interesdunek elektronikoki aurkeztu behar izango dituzte eskabideak, eta, horretarako, sarbide orokorreko Hautaketa Prozesuetan Izena Ematea zerbitzua erabiliko dute, bertan adierazitako argibideak jarraituz. Cl@ave Identifikazio eta izenpe elektronikorako plataformaren bidez identifikatu behar dira interasatuak, edozein modalitatetan.
Eskabidea bide hau erabiliz aurkezteak honetarako aukera emango du, betiere, pantailan adierazitako argibideei jarraitzen bazaie:
1. Izen-ematea, online.
2. Eskabideari dokumentuak eranstea.
3. Eskabideak aurkezteko epe barruan inskripzio datuak aldatzea
4. Beharrezkoa balitz eta dagokion epearen barruan eskaera zuzentzea.
5. Tasen ordainketa elektronikoa.
6. Eskabidearen erregistro elektronikoa.
Eskabidea betetzeko jarraibideak (PDF, 135 KB)
Arazo izanez gero:
Telefonoa: 060
helbide-elektronikoa: cau.060@correo.gob.es