Egoitza elektronikoa

Lan-eskaintza atarian: Medikua - Donostia

2023/03/23 - 2023/03/29
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritza
Lehiaketa:
Lan-eskaintza atarian: Medikua - Donostia
Lanpostua:
Medikua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

- Osasunaren arloan planak eta programak egitea
- Larrialdi medikoetan laguntzea
- Mediku-azterketetara joatea
- Laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako kontsultei erantzutea
- Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko arrisku-faktoreak identifikatzea
- Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan programak ebaluatzea
- Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan planak eta programak kudeatzea
- Laneko segurtasun eta osasunaren arloan ebaluazio-txostenak egitea
- Datu-baseak, erregistroak eta abar eguneratzea eta mantentzea.
- Langileak osasuntsu heztea
- Bere jardun-eremuari dagozkion gaiei buruzko txosten teknikoak egitea
- Ahots-hezkuntzako ikastaroak planifikatzea eta antolatzea
- Gaixotasunak eta/edo istripuak eragindako laneko absentismoaren jarraipena eta kontrola egitea.

Titulazioa:

- Laneko medikuntzan espezialista izateko titulazioa
- Medikuntzako lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulazioa

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen ezagutza maila: 3. HE (C1)

Beste baldintza batzuk:

1. Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, betekizun espezifikoez gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) 16 urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko legezko adina ez gainditzea.

b) Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea.

Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat (21) urtetik beherako ondorengoak izan edo adin horretatik gorakoak izan, haien kontura bizi badira.

c) Eman beharreko zerbitzuak normaltasunez egitea eragozten duen gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea, lanpostua desgaitasunen bat duten pertsonen behar zehatzen arabera egokitzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.

d) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik banandua edo kaleratua ez izatea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-kontratuko langileen kasuan betetzen zituzten funtzioen antzekoak betetzeko, baldin eta banandua edo desgaitua izan bada. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.

e) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

2. IVAPek egiaztatuko du parte-hartzaileek eskabidean betekizun gisa alegatutako titulazio akademikoa. Hala ere, pertsona horiek eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzte, hala eskatzen zaienean.

Halaber, IVAPek euskararen ezagutza egiaztatuko du Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan. Erregistroan titulurik ez duten pertsonek eskabidean alegatu beharko dute, eta tituluaren kopia eskaneatua aurkeztu.

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz egingo da egiaztapena.

3. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira aurreko baldintza guztiak. Baldintza horiek prozesu osoan bete beharko dira.

Oharrak:

Prozesu horretan parte hartzeak ez du parte-hartzaileen aldeko inolako eskubide edo itxaropenik sortuko. Administrazio honetan zerbitzuak ematen hasten diren hautatutako langileak ez dira dagokion poltsan sartuko, eta ezingo dute mugikortasun-prozesuetan parte hartu. Era berean, prozesuaren emaitza ezaugarri bereko eskaintzetarako langileak hautatu behar direnean erabili ahal izango da, gehienez ere sei hilabeteko epean, eskaintza esleitzen enetik zenbatzen hasita.

Onartzea
Elektronikoa:

1. Interesdunek Internet bidez bete beharko dute eskabidea. Horretarako, helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen eredua bete beharko dute: https://www.ivap.euskadi.eus/enplegu-ivap/

2. Eskabidea aurkezteko, beharrezkoa izango da nortasuna ziurtagiri digitalaren bidez egiaztatzea. Esteka honetan adierazten da nola eskuratu ziurtagiri digitala: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

3. Eskabidearekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia soila aurkeztu beharko da. Lan-esperientziaren kasuan, lan-bizitzaren ziurtagiriaren eta kontratuen kopia. Alegatutao baldintzek eta merezimenduek beteta egon beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

4. Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu:

a. Lanpostua atxikita dagoen eskalei dagozkien lan-poltsetako langileak, haien egoera hautaezin bada Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta haren erakunde autonomoentan aldi baterako zerbitzuak emateko langilee hautaketa 2021eko urtarrilren 7ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritako edozein arrazoirengatik.

b. Lan-poltsetan ez dauden Administrazio honetan lanean ari diren langileak betetzen duten lanpostuan urte bat bete ez badute.

c. Administrazio honetan txanda-kontratu batekin zerbitzuak ematen ari diren langileak, aipatutako Aginduaren 12.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.