Egoitza elektronikoa

Lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikaria

2021/06/26 - 2021/07/27
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lehiaketa:
Lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikaria
Lanpostua:
Lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Unibertsitate gradua, ingeniaritza teknikoa, unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Beste baldintza batzuk:

a) 16 urte beteak edukitzea eta nahitaez erretiratzeko adina ez gainditzea.

b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbitzu medikoek, praktiketako funtzionario izendatu aurretik, eta 11.6 oinarrian ezarritakoaren arabera. Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.

d) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldin tza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

e) Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Unibertsitate gradua, ingeniaritza teknikoa, unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa planak edo probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

f) Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

g) Laneko Arriskuen Prebentzioko Master unibertsitarioaren titulua, 3 espezialitateekin: Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua; edo hiru espezialitate prebentibo horietan unibertsitate batek egiaztatutako gutxieneko prestakuntza, gutxienez 600 ordukoa, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Araudiarenak, 37. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta horren VI. eranskinean aipatzen den programan zehaztutako edukiari buruzkoa.

h) B gidabaimena izatea, indarrean.

Oharrak:

B gidabaimena izatea, indarrean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautapen prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar izango dituzte parte hartzeko eskaera, eta, hala badagokio, 6.1. oinarrian aipatzen diren dokumentuak.

Parte hartzeko eskaera aurkezteko, interesdunek hautapen prozesu honetarako berariaz prestatu den inprimaki elektronikoa erabili behar dute, zeina eskuragarri egongo baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean (https://egoitza.gipuzkoa.eus)

Eskaera bitarteko elektronikoz aurkeztuta, eskaera aurkeztu izanaren agiria jasoko du izangaiak, eskaeran bertan adierazitako helbide elektronikoan.