Egoitza elektronikoa

Lan anitzetarako Ofiziala lan-poltsa

2021/09/06 - 2021/10/01
Inprimatu
Durango
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zeanuriko Udala
Lehiaketa:
Lan anitzetarako Ofiziala lan-poltsa
Lanpostua:
Lan anitzetako ofiziala
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:
  • Udal ur sare eta saneamenduaren mantenimendua.
  • Eskola, Kultur etxe, Udaletxe eta Udaleko beste jabegoko eta ondarearen mantenimendu lanak.
  • Kotxeen, tresnen eta makinen mantenimendua, nahiz Udalarenak izan edo utzitakoak izan.
  • Bideen mantenimendu lanak.
  • Udalak, berari dagokion kategorian, agintzen deutson edozein lan.
Titulazioa:

 «Eskola graduatua, HL1 edo baliokidea» edo «Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua».

 

Hizkuntza eskakizuna:

1.H.E

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuna osatzen duten Estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Espainian legezko bizilekua duen atzerritarra izatea, 5/2015 Errege Dekretu Legearen, Langile Publikoaren Estatutuaren testu bateratua onartzen duenaren 57. artikuluan adierazitakoari jarraituz.
b) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.
c) 16 urte beteak izatea, eta derrigorrezko gehieneko erretiro adina gainditu barik eukitzea.
d) Edozein Herri Administrazioen zerbitzuetatik edota autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judicial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez eukitzea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratu behargin moduan egiten ez egotea eta baztertua edo desgaitua izan zan antzeko funtzioak burutzeko. Beste estadu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estaduan egoera batean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez eukitzea.
e) Beharrezkoa den titulazioa izatea: «Eskola graduatua, HL1 edo baliokidea» edo «Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua».

Baldintza espezifikoak
g) B gidatzeko baimena izatea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Alkateari zuzenduko dira eta udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira azken eguneko 14.00 arte.

Era berean urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 16. artikuluak ezarritako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke eskariak. Postetxez aurkeztutako eskabideak kartazal irekian aurkeztuko dira, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jartzeko, egiaztatu baino lehen.

 

Deialdia
Gaiak:

1. Gaia: Zeanuriko Udalerriaren ezagutza orokorra.
2. Gaia: Lan Arriskuen Prebentzioarako legearen ezagutza orokorra. Laneko Segurtasun eta Higieneko Oinarrizko Arauak.
3. Gaia. Igeltsaritza: Eremu publikoko obrak: igeltserotza, erabilera eta mantentze lanetako materialak. Hormigoiak, konposizioa eta dosifikazioa. Morteroak. Adreiluak, motak eta erabilerak. Hormak zarpeatu eta luzitzea. Bide-zoruak eta zoladurak. Hormigoizko zolarriakeek eta zoladurak. Baldosatuak, alikatatuak, erabilitako materialak eta horiek jartzeko modua, makineria eta tresnak.
4. Gaia: Iturgintza: kontzeptu orokorrak, eraikinetako kontsumorako uraren instalazioak (UBS eta AFCH), iturgintzako instalazioetako matxurak eta oinarrizko konponketak: matxurak hodietan edo instalazioetako elementu berezietan. Ur hornidurako sareak,-balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak. Erabilitako makineria, tresnak.
5. Gaia: Ur beltzen eta euri uren saneamendu sarea. Hodi motak, materialak. Matxurak hustubideetan. Zereginei buruzko ideia orokorrak, erabilitako makineria, tresnak.
6. Gaia: Hiri altzariak mantendu eta zaintzea. Jartzeko modu egokia, erabili beharreko materialak, mantentzelanak.
7. Gaia: Zurezko arotzeria: kontzeptu orokorrak: terminoen glosarioa. Zurgintzako oinarrizko tresna eta erremintak. Eskuko tresnak. Tresna elektrikoak. Arotzeriako materialak: aglomeratuak eta zurak. Zurgintzako estaldurak. motak, kokapena eta zainketak.
Ateak eta leihoak. Zurgintzako lana: Zurgintzako oinarrizko teknikak. Zurgintzako pinturaeta akaberak. Ateak, leihoak eta pertsianak egiteko lanak. Zurezko zoruak, ateak eta leihoak. Mantentze eta konponketa lan ohikoenak.
8. Gaia: Arotzeria metalikoa, sarrailagintza eta metalisteria: materialak eta burdineria.
Lokailu mekanikoak, bandak, sarrailak, perniak, ziriak, morroiloak eta ateetarakobestelako burdineria. Sarrailagintzan erabiltzen diren erreminta eta tresnak. Oinarrizkolanak: lotura finkoak: soldadurak, errematxatzea, tolestea eta kolatzea, lotura artikulatuak (abisagratua), lotura desmuntagarriak, sarrailak jartzea eta burdineria duten bestelako lanak. Konponketak eta mantentzelanak: sarrailak, elementu mekanikoak eta piezak konpontzea eta burdin sareak konpontzea. Beirateria. Beirateria tresnak. Kristalakgarbitzea. Beirateriako materialak. Beirateria lanak: beira biltegiratzea, kristalak moztueta leuntzea eta kristal eta ispiluak jartzea. Beirak mantentzea: tratamendu bereziekin, kristalezko ateekin eta argizuloekin eta argizuloekin
9. gaia: Pintura lanak, estaldura sintetikoak eta konpositeak. Kontzeptu orokorrak:-makineria, materialak, pinturak, bernizak, erretxinak, kargak, masillak, disolbatzaileaketa desagertzaileak. Pintura egokia aukeratzea. Pinturako erreminta espezifikoak: eskuzko erremintak eta tresna mekanikoak. Pintatzeko tresna eta erremintak mantentzea. Pintura lana: euskarria prestatzea, gainazal desberdinetan pintatzeko metodoak. Pinturak garbitu eta kontserbatzea. Pinturen aplikazioaren akatsak eta konponketa ohikoenak. Material konposatuetan polimeroak erabiltzea: zoru irristagaitzen estaldurak, haurrentzako eremuetan segurtasun-eremuak eta hormigoia eta zura konpontzea obran.
10. gaia. Eraikuntzan erabilitako makineria, erremintak eta tresnak, obra bakoitzaren arabera. Kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak. Obrako bide-seinaleak.
11. gaia: Erreplanteoa, oinarrizko tresnak eta neurtzeko gailuak.