Sarbide orokorraren modalitatea: 10
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 8
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Hauek eta hauen baliokide diren titulu guztiak: Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikaria, Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria, eta Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan B edo C1 taldeko Laborategiko kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,152 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko Eskalako edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kimika Industrialeko goi-mailako teknikarien, Diagnostiko klinikoko laborategiko goi-mailako teknikarien, Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,277 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):
b.1) Gehienez 10 puntu emango dira titulu hauengatik, betiere eskalan sartzeko alegatutako tituluez bestelakoak badira:
– 5 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko: Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikaria, Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria, Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria, eta haien baliokide guztiak.
– 3 puntu emango dira honako honetan: Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko goi-mailako teknikaria, eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke. (Lanbide Heziketako Baliokidetzak)
b.2 ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoan –Laborategiko laguntzailea– edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko Eskalako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
Hitzordua eskatzeko:
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
I.– Laborategia.
1.– Laborategiak akreditatzea. UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 araua. Egiturari buruzko eskakizunak. Prozesuaren eskakizunak. Kudeaketa-sistemaren betekizunak. Laborategiko akreditazioaren, ziurtapenaren eta jardunbide onen kontzeptuak.
2.– Laborategiko ekipoak kudeatzea. Ekipoen eta materialen mantentze-lanak, egiaztapenak eta kalibrazioa. Patroiak eta erreferentziazko materialak. Trazabilitate metrologikoaren kontzeptua. Laborategiko material bolumetrikoa. Laborategiko pisatze-tresnak. Laborategiko tenperatura-ekipoak.
3.– Laborategiko kalitatea. Saiakuntza-metodoen kalitate-parametroak: zehaztasuna, doitasuna, sentikortasuna, selektibotasuna, detekzio-muga, kuantifikazio-muga, sendotasuna. Kanpoko eta barruko kalitatea ebaluatzea. Kontrol-kartak. Datuak onartzea eta baztertzea. Emaitzak adieraztea.
4.– Laborategiko segurtasuna: Substantzia kimikoak manipulatzeko arriskuak eta prebentzioa. Mikrobiologiako laborategiko arriskuak eta prebentzioa. Eragile kimikoen sailkapena.
5.– Laborategiko oinarrizko eragiketak: Pisatzea, soluzioak prestatzea, kontzentrazioa adieraztea. Analisi kimikorako teknikak: disoluzioak, patroiak eta erreaktibo adierazleak baloratzea. Mikrobiologiako laborategiko materiala prestatzea. Esterilizazioa.
6.– Metodo bolumetrikoak, grabimetriko-elektrokimikoak, espektrofotometrikoak eta kromatografikoak. Kontzeptu nagusiak eta aplikazioak.
7.– Mikrobiologiako kultibo-inguruneak eta ingurune erreaktiboak: osagaien funtzioa. Motak: orokorrak, selektiboak, aberastekoak eta diferentzialak. Prestaketa, kalitate-kontrola eta biltegiratzea.
8.– Mikroorganismoak: adierazleak, definizioa eta aplikazioa. Uretan eta elikagaietan mikroorganismo-adierazleak detektatu, zenbatu eta identifikatzeko teknikak. Oinarria eta aplikazioa.
II. – Elikadura- eta ingurumen-osasuna.
9. – Kontsumoko urak: edateko ura arazteko eta banatzeko prozesua. Parametro mikrobiologikoak eta fisikokimikoak. Kontsumoko uraren arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiak.
10.– Bainatzeko urak. Bainatzeko uren gaineko arauak eta arrisku nagusiak.
11.– Legionella: Legionellaren ezaugarriak. Hozte-dorreetako eta beste ingurune batzuetako arriskuak. Prebentzioa.
12.– Autokontrol-sistemak. Oinarri teorikoak. AKKPA/HACCPn oinarritutako autokontrola elikagai-establezimenduetan. Igerilekuetako eta hozte-dorreetako autokontrola.
13.– Agerraldi epidemiologikoak: Elikagai-agerraldi nagusiak eta ezaugarriak.
14.– Elikagai-establezimenduen ikuskapena: Prestakuntza. Ikuskapen-zati nagusiak. Ikuskapen-aktak betetzea.
15.– Jantoki kolektiboak: Definizioak. Jantoki kolektiboak arriskuaren arabera sailkatzea. Higiene- eta osasun-eskakizun nagusiak.
16.– Elikagaiak kontserbatzeko sistemak: hoztea, izoztea, bero-tratamendua, ontziratzea. Kasu bakoitzeko biltegiratze-baldintzak.
17.– Elikagaien etiketak eta trazabilitatea: Nahitaezko etiketatzea. Trazabilitatearen kontzeptua.