Egoitza elektronikoa

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Hazien Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Hazien Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Hazien Eskala.
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 84 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
B
Titulazioa:

Hauek eta hauen baliokide diren titulu guztiak: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako teknikaria, Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko goi-mailako teknikaria eta Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi-mailako teknikaria.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan B edo C1 taldeko Hazien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,152 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikarien edo Natura- eta Paisaia-baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,277 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu titulu bakoitzeko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik, betiere eskalan sartzeko alegatutako tituluaz bestelakoa bada: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako teknikaria, Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi-mailako teknikaria, eta haien baliokide guztiak.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke. (Lanbide Heziketako Baliokidetzak)

b.2 ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako teknikarien edo Natura-baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako teknikarien aukeretako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

 c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.


Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 32 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– 30/2006 Legea, mintegiko hazi eta landareei eta baliabide fitogenetikoei buruzkoa. Merkatu-barietateak. Ekoizpena eta merkaturatzea. Arau-hausteak eta zehapenak.

2.– Hazien eta mintegi-landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorra. Aplikazio-eremua. Merkatu-barietateen erregistroa. Europar Batasunetik edo hirugarren herrialdeetatik datozen haziak eta mintegiko landareak Espainian sartzeko arauak.

3.– Barietateen erregistroa. Merkatu-barietateen eta babestutako barietateen erregistroa. Katalogo nazionalak eta komunitarioak. Landare-lorpenen babesa.

4.– Mintegiko landareak eta haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu tekniko orokorra: Hazien eta mintegiko landareen kategoriak. Ziurtapeneko barietateak. Ekoizpen-prozesua. Zigilua. Kontrol aurreko eta osteko saiakuntzak. Merkaturatzea. Soltekoak.

5.– Landareen operadore profesionalen erregistroa. Operadore-motak. Operadoreak erregistratzeko eta instalazioak inskribatzeko prozedura. Erregistroaren edukia. Erregistratutako operadore profesionalak aurkeztu beharreko deklarazioak.

6.– Ugalketarako landare-materialaren ekoizleak. Ekoizle-motak. Ekoizteko baimenerako eskaera. Ekoizleei baimena emateko baldintzak.

7.– Pasaporte fitosanitarioa: formatua, edukia eta egitea. Trazabilitatea. Pasaporte fitosanitarioa egiteko baimena duten operadore profesionalen eskakizunak eta betebeharrak. Kontrol ofizialak.

8.– Hazi-laginak hartzea. ISTA arauak.

9.– Zereal-haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Espezieak eta kategoriak. Hazien ekoizpena.

10.– Zereal-haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Loteen eskakizunak. Kontrol aurrekoa eta ostekoa. Ekoizleak. Merkaturatzea.

11.– Hazitarako pataten haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Espezieak, barietateak eta kategoriak. Ekoizpena.

12.– Hazitarako pataten haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Zigilua. Kontrol aurrekoa eta ostekoa. Ekoizleak. Merkaturatzea.

13.– 177/2018 Dekretua, abenduaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoiztekoa. Eremu geografikoen mugak. Herrien sailkapena. Hazitarako patata ereiteko baimena emateko prozedura. Ikuskaritza.

14.– Bazka-landareen haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Espezieak, kategoriak eta barietateak. Ekoizpena.

15.– Bazka-landareen haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Kontrol ostekoa. Ekoizleak. Merkaturatzea.

16.– Baratze-landareen haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Espezieak, kategoriak eta barietateak. Ekoizpena. Kultiboen deklarazioak.

17.– Baratze-landareen haziak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Haziak zigilatzea. Kontrol aurrekoa eta ostekoa. Ekoizleak. Merkaturatzea.

18.– Barazkien zuhaitz-landareen eta barazki-ugalketarako haziez beste material batzuen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko erregelamendu teknikoa (I). Generoak eta espezieak. Eskakizunak.

19.– Barazkien zuhaitz-landareen eta barazki-ugalketarako haziez beste material batzuen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko erregelamendu teknikoa (II). Hornitzaileen kontrola eta kontrol ofizialak.

20.– Landare apaingarriak ugaltzeko materialen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko erregelamendu teknikoa (I). Ugalketako materialen eskakizunak eta ugalketako materialen hornitzaileen eskakizunak. Merkaturatzea eta etiketatzea.

21.– Landare apaingarriak ugaltzeko materialen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko erregelamendu teknikoa (II). Hirugarren herrialdeetan ekoitzitako materialak. Kontrol-neurriak.

22.– Mahatsondo-mintegiko landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Kategoriak eta barietateak. Ekoizpena.

23.– Mahatsondo-mintegiko landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Ugalketarako materialen baldintzak. Kontrolak. Kanpo-merkataritza.

24.– Fruta-arbolen mintegiko landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (I). Aplikazio-esparrua eta esparru horretatik kanpo geratzen dena. Kategoriak eta barietateak. Ugalketako materialetarako eta fruta-arbolen zuhaitz-landareetarako eskakizunak. Kontrolak. Hornitzaileak. Etiketatzea, zigilatzea eta enbalatzea.

25.– Fruta-arbolen mintegiko landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa (II). Merkaturatzea. Europar Batasunetik kanpoko eta barneko merkataritza. Fruitu gorriak kontrolatu eta ziurtatzea. Kategoriak, osasun-eskakizunak eta lurzoruari buruzkoak. Landako belaunaldiak. Laginketak eta saiakuntzak.

26.– 289/2003 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, basogintzako ugalketa-materialak merkaturatzeari buruzkoa (I). Ugalketarako baso-materialak ekoiztea.

27.– 289/2003 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, basogintzako ugalketa-materialak merkaturatzeari buruzkoa (II). Ugalketarako baso-materialak merkaturatzea.

28.– 289/2003 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, basogintzako ugalketa-materialak merkaturatzeari buruzkoa (III). Kontrol-neurriak.

29.– 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena (I). Aplikazio-eremua. Administrazio eskudunak eta kide anitzeko organoa.

30.– 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena (II). Erabiltzaile profesionalen eta saltzaileen prestakuntza. Izurriteen kudeaketa integratuko aholkularien gaikuntza-titulua.