Laguntza-programetako teknikaria
Bizkaia
EEEren Laguntza eta Zerbitzu Baliodunen Zuzendaritzaren barruan, Laguntza Arloko arduradunaren menpe, laguntza-programetan izaera tekniko eta operatiboa duen lanpostu bat izango du langileak, eta aktiboki parte hartuko du arloko helburuak lortzeko, bai eta bertan Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriei (EAZ/CAEs) eta Teknologia Garbien Euskal Zerrendari (TGEZ/LVTL) dagokienez garatzen diren jarduerak ere.
Laguntza Arloko arduradunak gainbegiratuta eta koordinatuta, bere egitekoak honako hauek hartuko ditu barne: laguntza-programak gauzatzeko zuzeneko euskarria eta eremu guztietan kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako neurriak; zereginak koordinatzea; barneko eta kanpoko eragileekin interlokuzioa egitea, eta prozesuak etengabe hobetzea
Besteak beste, Laguntza Arloko arduradunak gainbegiratuta eta koordinatuta, erantzukizun hauek hartuko ditu barne:
- Arloko arduradunarekin batera, EEEren laguntza-programen kudeaketa-zikloaren fase guztiak gauzatzea eta koordinatzea (diseinua, deialdia, ebaluazioa, ebazpena, jarraipena eta justifikazioa), bai eta Teknologia Garbien Euskal Zerrendarekin (TGEZ/LVTL) eta Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriekin (EAZ/CAEs) lotutako beste jarduera batzuk ere.
- Programei buruzko dokumentazio tekniko berria (oinarriak, eskuliburuak, prozedurak eta beharrezko beste edozein dokumentazio) sortzen eta garatzen aktiboki parte hartzea, bai eta proposamenak egiten ere, onuradunei laguntza-tresnen laguntza egokia bermatzeko, oinarriak ulertu, ezagutu eta kontsultei erantzun behar baitiete.
- Espedienteen jarraipen tekniko eta operatiboa egitea, laguntzak kudeatzeko prozeduran irizpide normalizatiboak eta kalitatekoak betetzen direla ziurtatuz.
- Arduradunak gainbegiratuta, funtsezko agenteekin (onuradunak, erakunde finantzatzaileak, erakunde publikoak eta beste erakunde laguntzaile eta/edo inplikatu batzuk) interlokuzio- eta informazio-eginkizun batzuk betetzea.
- Hobetzeko aukerak identifikatzea eta prozesu, metodologia eta tresna digitalen optimizazioan parte hartzea, ikuspegi kritikoa emanez eta prozesu horien eraginkortasunera bideratua.
- Arduradunarekin lan-taldea antolatzen laguntzea, zereginak planifikatzen, baliabideak esleitzen eta aurrerapena gainbegiratzen lagunduz.
- Arloko arduradunari laguntza ematea ikuskapenetarako, ebaluazioetarako eta barne- edo kanpo-kontroleko prozesuetarako dokumentazioa prestatzen.
- Laguntza-programen kudeaketan eta Teknologia Garbien Euskal Zerrendarekin (TGEZ/LVTL) eta Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriekin (EAZ/CAEs) lotutako beste jarduera batzuetan parte hartzea.
Unibertsitateko gradu edo ikasketa baliokideak eta masterra ingeniaritzan, gizarte zientzietan, juridikoetan, ekonomikoetan edo antzekoetan.
- Euskara: C1 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.
- Ingelesa: B2 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.
- Gutxienez hiru (3) urteko esperientzia izatea dirulaguntzen eta bestelako sustapen-mekanismoen kudeaketa tekniko eta administratiboan, bai eremu publikotik, bai eremu pribatutik, ahal dela energiaren, ingurumenaren, berrikuntzaren edo garapen ekonomikoaren eremuan
- Informatika: Maila aurreratuko programa ofimatikoak.
Baloratuko da:
- MRR, LVTL eta/edo EAZko funtsei lotutako laguntza-programen kudeaketan izandako esperientzia.
- Dokumentazio teknikoa (oinarriak, eskuliburuak, jarraipen- edo kontrol-txostenak) egiten edo berrikusten izandako esperientzia.
- Taldeak koordinatzeko edo proiektuak kudeatzeko lanetan esperientzia frogagarria izatea
- Laguntza-programei eta bestelako sustapen-mekanismoei aplikatu beharreko arau-esparruaren ezagutza eguneratua, bai eremu publikotik, bai eremu pribatutik. eta Estatuan, autonomia erkidegoan edo toki mailan.
- EAEko erakunde-arkitekturaren ezagutza.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea.
- Proiektuak kudeatzeko aurretiko prestakuntza.
Ez dago gai-zerrendarik.