Egoitza elektronikoa

Kontroleko, arriskuen kudeaketako eta betekizuneko teknikari arduraduna

IKEKS, S.A
2023/07/07 - 2023/07/20
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A
Lehiaketa:
Kontroleko, arriskuen kudeaketako eta betekizuneko teknikari arduraduna
Lanpostua:
Kontroleko, arriskuen kudeaketako eta betekizuneko teknikari arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Betebeharrak:

  • Inbertsioen Sailari laguntzea reportingerako eta inbertsioen jarraipenerako tresnak garatzen.
  • Inbertsioen Sailari laguntzea finantza-ereduak eta negozio-planen ereduak garatzen.
  • Inbertsio-zorroak baloratzea eta horien performancea ebaluatzea.
  • Arriskuen jabetza-unitateekin batera (Inbertsioen Saila) arrisku potentzialak identifikatzea, aztertzea eta ebaluatzea.
  • Erakundearen prozesu nagusietan eta eragin dezaketen arrisku potentzialetan oinarrituta, arriskuen, gobernu-ereduaren, monitorizazioaren eta Reportingaren eredu agregatua egitea.
  • Aldaketak edo hobekuntzak proposatzea aurretik aipatutako arriskuen identifikazio- eta ebaluazio-prozesuan, eta banakako inbertsioei eta sozietate kudeatzaileak bere osotasunean egindako inbertsioei eta horien bilakaerari lotutako arriskuaren jarraipena egitea.
  • Erakundearen barne-kontroleko esparruari lotutako arriskuak aztertzea eta ebaztea. Horretarako, informazio finantzarioaren fidagarritasuna errazten duten hobekuntzak txertatu beharko dira. Horrez gain, arrisku korporatiboei eta inbertsioei dagokienez, erabaki egokiak hartzera bideratutako arriskuen kudeaketako metodologiak aplikatzea.
Titulazioa:
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Unibertsitateko Gradua, Abokatutza-EAZ edo antzekoa, finantzei eta kudeaketari buruzko graduondoko edo prestakuntza espezifikoarekin.
Hizkuntza eskakizuna:
  • EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
  • Ingelesa: C1 maila. Ahozko eta idatzizko komunikazioa eta ulermena.
Beste baldintza batzuk:
  • Arrisku-kapitalari buruzko prestakuntza espezifikoa
  • Beste hizkuntza batzuk Antolakuntza-gaitasun onak.
  • Proaktibitatea eta xehetasunak zaintzea.
  • Analisirako eta entzuteko gaitasuna.
  • Gaitasun sozialak eta talde-lana.
  • Konfidentzialtasuna, diskrezioa eta lan sistematikoa egiteko gaitasuna.
  • Bidaiatzeko prestasuna, autoa eta B1 gidabaimena.

ESPERIENTZIA

  • 5 urte egiaztagarriak, Prive Equityn, M&An, aholkularitza estrategikoan eta/edo arrisku-aholkularitzan.