Kontratazioko teknikaria (Lehiaketa-oposizio)
Araba
EGINKIZUN OROKORRA:
Kontratazio publikoaren kudeaketa integrala izapide guztietan eta laguntza teknikoa kontratazioaren arloarekin elkarreragiten duten enpresaren arlo funtzional guztietan.
EGINKIZUN ESPEZIFIKOAK, BESTEAK BESTE:
- TUVISAk bere izapide guztietan eskatutako kontratazio publikoko espedienteen kudeaketa integrala, lizitazio elektronikoko eta espedienteen kudeaketa elektronikoko tresnak erabiliz. Enpresako arloei barneaholkularitza juridikoa ematea kontratazio-espedienteak prestatzeko eta kontratazio publikoa arautzen duten lege- eta administrazio-arauak aplikatzeko.
- Kontratuak prestatzeko, lizitatzeko, esleitzeko eta formalizatzeko faseetan sortutako dokumentazioa eta atazen administrazio-kudeaketa eta pleguak idaztea.
- Laguntza juridikoa eta dokumentuak prestatzea kontratuak esleitzeko izendatutako kontratazio-mahaietarako eta kontratazio-organoetarako.
- Kontratazio-espedienteak izapidetzean auzigaiak ebazteko azterketak, alegazioak eta txostenak prestatzea.
- Kontratuen gauzatze zuzenaren jarraipena egitea eta horien indarraldian gorabeherak izapidetzea (luzapenak, aldaketak, ebazpenak...), kontratuei buruz eskatzen den dokumentazio guztia bilduz.
- Kanpoko fiskalizazio-prozeduretan laguntzea eta erakunde fiskalizatzaileen eskakizunei erantzutea.
- Zerbitzu Juridikoen eta Kontratazioaren arloari laguntza ematea, arloaren berezko eginkizunak betetzeko.
- Kontratazio-espedienteak izapidetzearekin zerikusia duten alderdiei buruzko jarraibideak ematea arloetako arduradunei, eta horiei kontratua behar bezala definitzeko beharrezko argibideak eskatzea.
- Hirugarren kontratistekin edo kontratista izateko interesa dutenekin elkarrizketa tekniko-juridikoa izatea.
- Kontratazio-espedienteen epeak eta betekizun juridikoak kontrolatzeko prozedurak eta politikak ezartzea.
- Arduradunek beren lanpostuagatik agintzen dizkioten antzeko eginkizun guztiak.
Zuzenbideko gradua edo Zuzenbideko lizentzia(Bolonia aurrekoa).
Euskararen hizkuntza-eskakizuna 3.a da, derrigortasun-datarik gabe.
A) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherako ondorengoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.
B) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
C) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion eginkizunekin bateraezinak diren osasun-arazoak ez izatea. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak zehaztuko du lanpostuaren araberako gaitasuna.
D) TUVISA Zerbitzutik edo sektore publikoko edozein administrazio publikotatik edo enpresatatik epai edo diziplina-espediente bidez bereizita edo etenda ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.
E) Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofiziala izatea, lortu nahi den lanposturako baliokidea edo homologatua izatea edo, halakorik ezean, horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta I. eranskinaren arabera eskatzen diren baldintzak ere, baldintza horietakoren baterako beste epe espezifikoren bat ezartzen ez bada.
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek udalaren web orrian izapidetu beharko dute eskabidea (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos).