Egoitza elektronikoa

Kontratazio teknikaria (Zamudio)

euskadiko parke teknologikoak
2024/12/09 - 2024/12/16
Inprimatu
Arteaga (San Martin) | Diseminado
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Lehiaketa:
Kontratazio teknikaria (Zamudio)
Lanpostua:
Kontratazio teknikaria (Zamudio). Aldi baterako lan kontratua, bajan dagoen plaza bat betetzetik eratorria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Talentu Zuzendaritza Korporatiboaren eta Antolaketa eta Kontratazioko arduradunaren mende, eta bere eginkizuna kontratazio-espedienteen izapidetzea kudeatzea izango da, sail sustatzaileei zein lizitatzaile izan daitezkeenei lagunduz eta Sektore Publikoko Kontratuen Legea betetzen dela ziurtatuz (kontratuen deialdia, esleipena eta jarraipena), eta betetze-sistemak mantenduz (datuen babesa, compliance, etab.).

Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:

  • Kontratazio espedienteen kudeaketan aholkatzea eta laguntzea.
  • Lizitazio prozedurak kudeatzea: iragarkiak bideratzea, eskaintzak jasotzea, dokumentazioa aztertzea, aktak idaztea, kontsultei erantzutea, eta abar.
  • Kontratazioari lotutako bestelako espedienteak (ikuskapenak, auditoretzak eta abar) kudeatzeko aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Arlo guztiei jarraibideak ematea, kontratazio espedienteak izapidetzeari lotutako alderdiei buruz.
  • Prozedurak eta politikak ezartzea, kontratazio espedienteetarako eta kontratatzailearen profila mantentzeko epeak eta baldintza juridikoak kontrolatzearren, eta kontratazio prozeduren kudeaketa gardena bermatzeko beharrezkoa den informazioa zabaltzearren.
  • Datuak babestearen, arrisku penalen prebentzioaren eta abarren arloko betebeharrak betetzeko sistemak kudeatzea.
Titulazioa:

Gutxienez Unibertsitateko gradua edo lizentzia: Zuzenbidea, Zientzia Politikoak, Ekonomia, edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza.

Hizkuntza eskakizuna:

- Euskara: C1 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.

- Ingelesa: B1 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.

Beste baldintza batzuk:

Aintzat hartuko da:

  • Kontratazio publikoaren arloko formakuntza eta esperientzia espezifikoa.
  • Esperientzia izatea DBLO sistemen kudeaketan eta arrisku penalen prebentzioan.
Onartzea
Elektronikoa:

Honako web orrialdean inskribatu:
www.lanbide.euskadi.eus
Kodea: 162024014463

Deialdia