Kontratazio Publikoko teknikaria
BASQUETOUR, S.A.
2023/05/07
-
2023/05/29
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BASQUETOUR, S.A., egoitza Bilbon duen Turismoaren Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Kontratazio Publikoko teknikaria
Lanpostua:
Kontratazio Publikoko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
Sozietateko Zerbitzu Korporatiboen arloan sartuko da, eta bere zeregin nagusia izango da lizitazioak, kontratuak, hitzarmenak, eta abar kudeatu eta tramitatzea, kontratazio publikoko legeria betetzeko jarraitu beharreko prozedurak aukeratu, egin eta gauzatzea, eta pleguak, horiei dagozkien dokumentuak eta bestelako dokumentu juridiko eta administratiboak prestatu eta idaztea.
Funtzio garrantzitsuenak:
- Enpresako kontratazio-espedienteak eta lizitazioak prestatu, kudeatu, argitaratu, izapidetu eta bideratzea.
- Era guztietako kontratazio-prozeduretarako behar den dokumentazioa prestatzea.
- Lizitazio-iragarkiak prestatu, argitaratu eta berrikustea, eskaintzak jasotzea, dokumentazioa aztertzea, aktak idaztea, kontsultei erantzutea, izapideak edo prozedurako gorabeherak ebaztea (alegazioak, errekurtsoak, zuzenketak…), eta abar.
- Lehiaketen fase guztietarako dokumentuak, txostenak, aktak, justifikazio memoriak, pleguak, kaudimen-definizioak, balorazio-irizpideak, eta abar prestatu eta idaztea: kontratuen lizitazioa, exekuzioa, iraungipena, likidazioa eta egon litezkeen aldaketak eta luzapenak.
- Lizitazioak kudeatu eta izapidetzea kontratugilearen profileko plataforman, REVASCON, iragarkiak argitaratzea EBAOn, eta abar.
- Kontratazio-mahaiak prestatu, deitu eta zuzentzea, idazkari lana eginez.
- Laguntza juridikoa ematea mahaiari eta kontratazio-organoari.
- Kontratu txikien kudeaketa: argitaratzea, protokoloak sortzea, araudia, etab.
- Kontratazio publikoko araudi berrietara egokitzea, legeria berria aplikatuz eta baita ere kontuan hartuz ebazpen, gomendio, txosten eta gainerako dokumentuak (gidaliburuak, protokoloen eskuliburuak, etab.).
- Laguntza juridikoa ematea gainerako arloei eta zuzendaritzari kontratazio publikoaren alorrean eta beste gai batzuetan, eta oro har enpresaren jarduerari eragiten dioten kontuetan, zalantzak ebaztea, txostenak eta irizpenak egitea eta laguntza ematea gainerako arloei eta zuzendaritzari aholkularitza juridikoa eskatzen duten gaietan, jarduera ongi garatu ahal izateko eta erabakiak hartzeko.
- Kontratazio-espedienteen zuzentasun juridikoa zaintzea.
- Gatazkak (KEAOri eginiko alegazioak, etab.) eta administrazio errekurtsoak ebaztea.
- Prozedura eta antolakuntza administratiboa.
- Laguntzak eta dirulaguntzak.
Titulazioa:
Unibertsitateko Zuzenbide titulua. Baloratuko da prestakuntza espezifikoa izatea Administrazio Zuzenbidean eta kontratazio publikoan
Hizkuntza eskakizuna:
EUSKARA: C1
INGELESA: baloratuko da ingelesaren B2 mailako ezagutza izatea
Beste baldintza batzuk:
- Gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztagarria izatea kontratazio publikoan eta Administrazio Zuzenbidean, ahal dela sektore publikoan.
- Ekimen handiko pertsona, erabakitzailea, emaitzetara bideratua, eta gaitasun handia duena antolakuntzarako eta taldean egiteko.
Onartzea
Elektronikoa:
Eskaerak honela aurkeztu behar dira:
- CV eguneratua bidaliz seleccion@oteic.com helbidera, gaian honako hau adieraziz: “Komunikazio Digitaleko teknikaria”.
Eskaintzan izena emanez webgune honetan: https://www.oteic.com/ofertas/index.php?id=eu
Deialdia
Web-orria: