Egoitza elektronikoa

Kontratazio Publikoko Teknikari

neiker
2023/10/06 - 2023/10/20
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Kontratazio Publikoko Teknikari
Lanpostua:
Kontratazio Publikoko Teknikari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Kontratazio publikoko prozeduren kudeaketa:
    • Kontratu txikien espedienteak kudeatzea.
    • Pleguen eta lizitazio-iragarkien euskarri-dokumentuak idaztea, prestatzea eta elektronikoki argitaratzea.
  • Hornitzaileen eta horniduren prozedurak kudeatzea:
    • Hornitzaileekiko negoziazioaren jarraipena.
    • Kontratatutako horniduren, zerbitzuen eta obren ikuskapena eta jarraipena.
  • Laguntza eta euskarri teknikoa arlo juridikoan egindako zereginetan.
  • Laguntza eta euskarri teknikoa kalitate-prozeduretan eta lanpostuarekin lotutako auditoretzetan.
Titulazioa:

Zuzenbideko gradua izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara C.1. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez, urte bateko esperientzia izatea deialdiren 3. Puntuan aipatutako bi eginkizunetan.
    Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
    Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
    Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
  • B motako gida baimena.