Egoitza elektronikoa

Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari korporatiboa

2023/02/22 - 2023/03/06
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Energiaren Euskal Erakundea
Lehiaketa:
Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari korporatiboa
Lanpostua:
Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari korporatiboa
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Hautatutako pertsona Erakunde Publikoaren Zuzendaritza Batzordean sartuko da eta, batez ere, hauetaz arduratuko da:

  • Erakundearen barne eta kanpo komunikazioa zuzendu eta koordinatzea.
  • Erakundeko Komunikazio Zuzendaritzari atxikitako pertsonen taldea antolatu eta kudeatzea.
  • Komunikabideekin eta entitatearen jarduera eta proiektuak garatzen laguntzen duten gainerako eragile publiko eta pribatuekin zuzeneko harremana izatea.
  • Erakundearen komunikazio-estrategia prestatzea eta bertan aurreikusitako ekintzak gauzatzea.
  • Erakundeak sustatzen dituen ekitaldi publikoen hedadura, komunikazio tresna konbentzionalak eta digitalak erabiliz.
  • Komunikazio irizpideen sailen arteko koordinazioa.
  • Erakundeak eskatzen dituen barneko eta kanpoko komunikazio agiriak idaztea, erakundearen zuzendaritzaren diskurtsoak barne.
  • Erakundearen publizitate- eta posizionamendu-estrategia diseinatu, garatu eta gauzatzea.
  • Ekonomia Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailarekin irizpideak koordinatzea, bai sailari bai menpeko sozietateei igortzen zaizkien mezuak bultzatzeko.
  • Taldeko langileei laguntzea ekitaldietan parte hartzen, aholkuak ematen eta irudia koordinatzen.
Titulazioa:

Informazio Zientzietako lizentziatura. Horrekin lotutako gaietan graduatu ondoko prestakuntza baloratuko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara C1

Beste baldintza batzuk:

Egiaztatutako esperientzia:

  • Komunikabideetako idazketa eta kudeaketa
  • Erakunde publikoei lotutako komunikazio instituzionala edo komunikazioa, oro har
  • Komunikazio korporatiboa
  • Enpresa pribatuaren arloko komunikazioa
  • Publizitate kudeaketa: finantza kontrola, merkatuko eragina eta inbertsioen itzuleraren neurketa.

Ingelesez jakitea baloratuko da
EAEko erakunde-egitura ezagutzea
Informatika: office erabiltzaile mailan

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak honako helbide honetara bidaliko dira: www.campo-ochandiano.com, eskaintzen den lanpostuari erreferentzia eginez https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/134312 web orriaren bidez www.campo-ochandiano.com

Deialdia
Oinarriak:

Eskabideak honako helbide honetara bidaliko dira: www.campo-ochandiano.com, eskaintzen den lanpostuari erreferentzia eginez https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/134312 web orriaren bidez www.campo-ochandiano.com