Egoitza elektronikoa

Komunikazio Digitaleko teknikaria

neiker

BASQUETOUR, S.A.

2023/05/07 - 2023/05/29
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BASQUETOUR, S.A., egoitza Bilbon duen Turismoaren Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Komunikazio Digitaleko teknikaria
Lanpostua:
Komunikazio Digitaleko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Sozietateko Marketin arloan sartuko da, lankidetza estuan arituko da Estrategia Digitaleko eremuarekin eta Komunikazioko unitatearekin, eta laguntza emango die Produktu eta Sustapen unitateei. Bere zeregin nagusia izango da komunikazio-edukien estrategia digital bat gauzatu eta garatzea eta onlineko estrategian definitutako kanal eta publiko guztiak kudeatzea.

Urteko eduki-plana koordinatu eta garatuko du sustapenaren ikuspegitik (sare sozialak, blogak, turismoaren ataria, etab.) sailaren onlineko kanal guztietarako. Helburua da helmuga-markaren ospea handitu eta hobetzea, markaren izen ona zaintzea, jarraitzaile eta erabiltzaileekin elkarreragitea, eta argitaratzen den ororen integritatea eta kalitatea bermatzea.

Era berean, laguntza emango dio Estrategia Digitaleko eremuari, zehazki, onlineko kanpainetarako edukien eta sormenen garapenean, eta baita ere Marketin Planak jasotako ekintzetan.

Funtzio garrantzitsuenak:

  • Marketin digitaleko plana gauzatzea komunikazioaren arloan (azken publikoarentzako nahiz sektore profesionalarentzako kanpaina segmentatuak).
  • Eduki digitalen eta Sare Sozialen estrategia eleanitza planifikatu eta gauzatzea, eta analisia egitea.
  • Edukiak banatzea sailaren kanalen bitartez (Basquetour-en hedabide sozialak, webak eta CRM).
  • Produktu turistikoen sustapen- eta komunikazio-ekintzak koordinatzea B2B eta B2C (Push&Pull) ikuspegiak kontuak hartuta, sustapen- eta merkaturatze-kanpainak diseinatzea eta agentziaren CRMaren bidez gauzatzea.
  • Sustapen-euskarri guztiak (helmugari buruzko foileto tematikoak, publizitatea txertatzeko edukiak, blogak, etab.) garatzea, helburu honekin: Euskadi sustatzea hainbat kanalen bidez xede-merkatuan definituta dauden produktu eta publikoentzat.
  • Helmugaren onlineko ospea kudeatzea hedabideetan.
  • Kanpainetarako sormenak garatzea eta pieza eta eduki guztiak ekoiztea kanal anitzeko onlineko estrategiarako izendatutako hornitzaileekin, eta garatzen diren piezen irudi eskubideen erabilera eta lagapena kudeatzea.
  • Agentziaren argazki- eta film-bankua zaintzea kudeaketa-tresna baten bidez.
Titulazioa:

Unibertsitateko titulua, ahal dela Komunikazio Digital, Kazetaritza, Publizitate, Turismo, Marketin edo antzeko ikasketetakoa, Marketin eta Komunikazio Digitaleko espezializazioarekin.

Baloratuko da: Marketin Digitaleko graduondokoa eta analisi digitaleko tresnei buruzko prestakuntza izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

EUSKARA: C1

INGELESA: ezagutza handia, C1 mailakoa

Orobat baloratuko da beste hizkuntza bat jakitea (frantsesa, alemana, italiera…).

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia izatea edukien garapenarekin, komunikazio-estrategiarekin eta marketinarekin zerikusia duten lanpostuetan, ahal dela zerbitzu-enpresetan.

  • Esperientzia izatea sormen-kanpainak gauzatzen.
  • Esperientzia izatea argazki- eta film-bankuen erabilpenean, sustatu beharreko edukien oinarri izango diren sustapen-materialak ekoizteko.
  • Esperientzia izatea komunikazio-agentziekin, sormenak eta euren formatuak garatzeko.
  • Ezagutza teknikoak izatea Marketin Digitalaren arlo guztietan (edo ia guztietan):
  • Trafiko sorkuntza (search, display etab.), UX, Konbertsio ratioaren optimizazioa (CRO), A/B Testing, Email Marketing, CRM eta Sare Sozialen kudeaketa.
  • Web eta diseinu grafikoko tresnen ezagutza aurreratua:
  • WordPress, InDesign, etab.
  • Gaitasuna izatea testuak sortzeko eta, oro har, sormenerako.
  • Gaitasuna eta ezagutzak izatea onlineko komunikaziorako.
  • Pertsona sortzailea eta berritzailea, erabakitzailea eta bezeroari zuzendua, ikasteko, komunikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasun handiarekin.
Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak honela aurkeztu behar dira: