Egoitza elektronikoa

Klusterrak dinamizatzeko teknikaria

Spri - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
2023/04/25 - 2023/05/07
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Klusterrak dinamizatzeko teknikaria
Lanpostua:
Klusterrak dinamizatzeko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Dirulaguntzen eta zerbitzuen programak kudeatzea.
  • Kanpoko zerbitzuak kontratatzen laguntzea.
  • Saileko proiektuak edo beste eragile batzuekin koordinatuta egin beharrekoak kudeatzea eta horietan parte hartzea, baita nazioarteko sareetan gauzatu beharreko proiektuetan ere.
  • Saileko eta SPRIko gaietan zaintza- eta inteligentzia-lanak egitea. Jardunbide egokiak identifikatzea (benchmarking).
  • Datu sektorialak eta kudeaketari dagozkionak biltzen eta aztertzen laguntzea, business intelligencearen bisualizazio aurreratua egitea, azterlan eta txosten sektorialak egitea.
  • Egungo aplikazioak migratzen eta saileko programa eta proiektuetarako aplikazio berriak garatzen laguntzea.
Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailako titulazioa. Ahal dela, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Industria Ingeniaritza, etab

Hizkuntza eskakizuna:
  • EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
  • Ingelesa-maila: C1 ahozko eta idatzizko ulermenean eta adierazpenean
Beste baldintza batzuk:

2) ESPERIENTZIA

  • 4 eta 5 urte arteko esperientzia.
  • Bulegotikako erabiltzaile aurreratua izatea (Microsoft 365, Excel, Power Point…).
  • Esperientzia izatea proiektu konplexuak kudeatzen.
  • Esperientzia izatea automatizazioaren arloan, Excel aurreratua edo antzekoren bat erabiliz.

Balioesteko baldintzak:

  • Esperientzia izatea datuen analisian eta business intelligencean; arlo horretako prestakuntza eta graduondoko ikasketak izatea.
  • Esperientzia izatea aplikazioak garatzen eta enpresak kudeatzeko sistemak (ERP edo antzekoak) eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak (CRM) ezartzen.
  • Esperientzia izatea enpresa-aholkularitzan eta -sustapenean.
  • Esperientzia eta gaitasuna izatea jendaurreko hitzaldiak eta aurkezpenak antolatzeko.
  • Euskal industria-sarea, sektoreak eta elkarteak ezagutzea. EAEko, estatu-mailako edo Europako administrazio publikoek ematen dituzten laguntzen programak ezagutzea.