Ardura orokorrak.
Arduratzea eta mantentze-lan orokorrak egitea udal kiroldegian.
* Zeregin esanguratsuenak:
— Informatika.
1. Informatika-instalazioen eskemak eta planoak interpretatu eta ulertzea.
2. Instalazioak kontrolatzeko programa domotikoen erabilera, erabiltzaile-mailan.
3. Instalazioekin zerikusia duten datu-taulak sortzea, erregistratzea eta kudeatzea.
4. Sareko elektronikaren oinarrizko berrikuspena.
5. oinarrizko mailan, makineria, instalazio eta elementu informatikoetan funtzionamendu-akatsak eta -matxurak hauteman eta kudeatzea.
6. Web edukien kudeatzailearen oinarrizko maila.
7. Programa ofimatikoen erabilera, batez ere Windows ingurukoak (Outlook – Word – Excel – Access).
— Dokumentuen kudeaketa.
8. Mantentze-zerbitzuaren dokumentu-kudeaketa (txostenak, balorazioak, fakturak, aurrekontuak, proposamen teknikoak, fitxa teknikoak, despiezeak, eskuliburuak, planoak, katalogoak, etab.).
9. Mantentze-plana (zerbitzua) gauzatzen eta kudeatzen laguntzea.
10. Zerbitzuaren inbentarioa eta erregistroa kudeatzea eta erregistratzea.
11. Ekintzak eta kronogramak planifikatzen laguntzea.
12. Azalpen-txostenak egitea, edo beren gaikuntzari dagozkion proposamen teknikoak, protokoloak, balorazioak eta ebaluazioak egitea, mantentze-zerbitzuak behar dituen legezko eskakizunen arabera.
13. Hornitzaileen eta bezeroen datu-baseak eta zerrendak.
14. Adierazleen erregistroa eta jarraipena.
— Eraginkortasun energetikoa.
15. Eguzki-instalazioen, termikoen, geotermikoen eta energia hobetzeko ekipamenduaren eta instalazioen jarraipena eta gainbegiratzea.
16. Eguzki-instalazioetan, termikoetan, geotermikoetan eta, oro har, energia-eraginkortasunerako ekipamenduetan eta instalazioan gorabeherak hauteman eta kudeatzea.
17. Hobetzeko proposamenak egitea instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
18. Eraikinetan instalazio termikoen eta argiztapenaren energia-errendimendua zehaztea, eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko arauzko eskakizunak betetzen direla egiaztatuz.
19. Eraikinetan uraren erabilerak eta kontsumoak ebaluatzea, aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko alternatibak proposatuz.
— Elektrizitatea.
20. Kontsumoen berrikuspena eta kontrola.
21. oinarrizko instalazio elektrikoak.
22. Eskema eta plano elektrikoak egitea, interpretatzea eta ulertzea, bai sareena eta instalazioena, eta baita tresna, gailu eta makineria elektrikoena ere.
23. Koadro elektrikoak ezagutzea, segimendua egitea, mantentzea, konpontzea eta etengailu diferentzialen, entxufeen eta/edo beste elementu batzuen ordezkapena egitea.
24. Lanparak ordeztea.
25. Energia aurrezteko sistema elektrikoak mantentzea, instalatzea eta kontrolatzea.
26. Soinu-ekipoak mantentzea eta kontrolatzea.
27. Gas-alarmako zentralaren, suteen zentralaren, intrusismoaren zentralaren, bideozaintza-instalazioaren eta presentzia-detektagailuen arazoak kontrolatzea eta konpontzea, bai eta presentzia-detektagailuak, gasa, kea, etab.
— Ur eta fluidoen instalazioa.
28. Kontsumoen berrikuspena eta kontrola.
29. Ekipo eta instalazio guztien ezagutza eta jarraipena.
30. Ur-sarearekin lotutako eskemak eta planoak egitea, interpretatzea eta ulertzea.
31. Tenperaturaren, presioaren eta beste aldagai batzuen kontrola, galdara eta klimatizagailuetan.
32. Ura, gasa, azidoak eta kloroa kontrolatzea araztegietan.
33. Dosifikatzaileak kontrolatzea eta arazoak konpontzea.
34. Igerilekuko uraren azterketa eta kasuan kasuko neurriak hartzea.
35. Igerilekuetan tenperatura eta hezetasuna neurtzea eta ordenagailuan artxibatzea.
36. Trukagailuak desmuntatzea, junturak eta plakak konpontzea, garbiketa eta desinfekzioa.
37. Motorren edo balbulen barruko piezak ordeztea edo konpontzea.
38. Osasun-planak eta -azterketak egitea, eta Legionellaren aurkako talka-tratamenduak, dagozkien ziurtagiriak eta erlazionatutako eguneroko kontrolak egitea.
— Igeltserotza.
39. Igerilekuko pitzadura txikiak konpontzea.
40. Beste oinarrizko konponketa batzuk (azulejoak ordeztea edo aldatzea, zokaloak ...).
— Zurgintza.
41. Eserlekuak edo bestelako altzariak konpontzea.
42. Ate eta armairuetan sarrailak jartzea.
43. Ate metalikoetan irekitzeko eta ixteko sistema konpontzea.
— Pintura.
44. Pintura-mota desberdinak ezagutzea eta horiek behar bezala aplikatzea.
45. Pintura-lanak hainbat gunetan eta elementutan.
— Mantenimendu orokorra.
46. Kirol-materiala konpontzea.
47. Saskien konponketa eta gortina automatikoak.
48. Bizikletak konpontzea.
49. Gimnasiako ekipoen eta makineriaren oinarrizko mantentze-lanak.
50. Sareen ordezkapena (saskiak, atariak, etab.).
51. Haizagailuak/erauzketak mantentzea eta kontrolatzea (iragazkiak garbitzea, eta matxura kasuetan piezak aldatzea).
52. Dutxako difusoreak, sifoiak eta abar konpontzea.
53. Hainbat elementu soldatzeko lanak.
54. Altueran egindako lanak (lanparak ordeztea, pintura, garbiketa eta ordena...).
55. Teilatuan tantak, sabai aizuna (teilak altxatzea, tanten kokapena eta konponketa) konpontzea.
— Plangintza.
56. Instalazioaren mantentze-lanen plangintza diseinatzen eta kudeatzen laguntzea.
57. Kronograma planifikatzeko, diseinatzeko eta kudeatzeko prozesuetan laguntzea.
58. Beste zeregin batzuk.
59. Biltegia eta stockagea: inbentario-biltegia kontrolatu eta kudeatzea, gutunak eta eskaerak egitea, eta instalazioak mantentzeko materialak eta tresnak gastatzeko proposamenak aurkeztea.
60. Garbiketa bereziak: instalazio teknikoak eta bestelakoak.
61. Ikuskapena: instalazioak eta sareak, ekipamendua eta materiala, eraikuntza eta elementu arkitektonikoak, gorabeheren erregistroa eta kudeaketa, aholkularitza eta obren ikuskapena.
62. Zaintza eta laguntza teknikoa: instalazioetan egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan.
63. Eskariak kudeatzea, konponketak eta instalazioak.
64. Inbertsioen eta hobekuntzen proposamen tekniko eta ekonomikoak.
65. Kontratak: kanpoko enpresekin kudeaketak egitea, eta enpresa horiei esleitutako zereginak gainbegiratzea. Mantentze- eta garbiketa-kontratuak gauzatzearen jarraipena eta gainbegiratzea.
66. Prebentzioa eta osasuna: instalazioen mantentze-lanen segurtasun- eta osasun-plana kontrolatzea.
67. Pertsonei arreta ematea: eskatutako arazoei, aldaketei eta hobekuntzei erantzutea.
68. Bere kategoriarekin bat datorren beste edozein zeregin egitea, aldez aurretik horri buruzko prestakuntza jaso badu.
Lanbide Heziketa titulua honako lanbide arloetan:
Elektrizitatea eta elektronika.
Energia eta ura.
Eraikuntza eta obra zibila.
Fabrikazio mekanikoa.
Instalatze eta mantentze lanak.
HE: 2 HE, derrigorrezkotasun-data 1993-12-31.
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.
Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
c) Prozesuan parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) B gidabaimena edukitzea.
e) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.
f) Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.
Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte.
Eskari-orriak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (Foruen Enparantza 1, Oñati), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago.
Lehiaketa-oposizioan onartuak izateko eskari-orriak Alkatetza-Lehendakaritzari zuzenduko zaizkio.
Eskabideak aurkeztea:
Urriaren 1eko Herri Administrazioetako Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legeko xedapen indargabetzaile bakarreko 2. atalean esaten dena kontuan hartuz, eskari-orriak behar bezala beteta ondorengo tokietako batean aurkeztuko dira:
a) Oñatiko Udaleko Erregistroan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko instalazioetan kokatua (Foruen Enparantza 1, Oñati).
b) Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan eta zehazki:
— Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegoko erregistroetan, hala nola Estatuko Administrazioaren, Diputazio Probintzialen, Irletako Kabildo eta Kontseiluen erregistroetan, hala nola apirilaren 2ko Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletxeetan.
— Posta bulegoetan. Kasu honetan gutun-azal irekian aurkeztuko dira postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan zertifikatu baino lehen, eta kasu honetan soilik ulertuko da eskari-orriak Oñatiko Udaleko erregistroan sartu direla posta bulegoan entregatu ziren egunean. Eskari orrian jarri behar da zigilua.
GAI GOMUNEN ARIKETARAKO ZERRENDA
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta VIII tituluak).
2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua eta bigarrena).
3. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I, II, V tituluak - I kapitulua). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
4. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena (I eta II tituluak).
5. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak; IV, V, VI eta VII. tituluak).
6. gaia. Izaera pertsonaleko datuen babesa: xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazioaren obligazioak. Datuen titularraren baimena. Udaleko erregistroko datuak hirugarren pertsonek erabili behar izatea ekarriko duten zerbitzuak kontratatzea.
7. gaia. 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa.
GAI ESPEZIFIKOEI BURUZKO ARIKETARAKO ZERRENDA
8. gaia. Pintura. Kontzeptu orokorrak. Pinturako oinarrizko lanak. Gehien egiten diren mantentze-lanak eta konponketak. Obra lanak: erremintak, tresnak, teknikak eta materialak. Pintura lanak, estaldura sintetikoak eta compositeak. Kontzeptu orokorrak: makinaria, materialak, pinturak, bernizak, erretxinak, kargak, masillak, disolbagarriak eta dekapanteak.
9. gaia. Arotzeria metalikoa, sarrailagintza eta metalgintza: materialak eta burdineria. Soldadura: kontzeptu orokorrak, tresnak eta teknikak. Zurgintza: kontzeptu orokorrak: terminoen glosategia. Zurgintzako oinarrizko tresnak eta erremintak.
10. gaia. Materialak eta erremintak pilatzea. Almazenatzea eta antolatzea, makinaria eta erreminten mantenimendua, berrikusteak.
11. gaia. Iturgintza-lanak: kontzeptu orokorrak, eraikinetan kontsumorako uraren instalazioak (ACS eta AFCH), iturgintzako instalazioetan matxurak eta oinarrizko konponketak: matxurak instalazioen hodietan edo elementu berezietan. Ur hornidurarako sareak, balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak. Erabiltzen den makinaria, tresnak.
12. gaia. Garraio elektrikoa: eroaleak, isolatzaileak eta kanalizazioak. Mantentze elektrikorako erremintak eta tresnak. Oinarrizko matxurak eta konponketak. Goi tentsioko instalazio elektrikoak: kontzeptua eta motak. Behe tentsiokoak: kontzeptua eta sailkapena. Loturako instalazioak eraikinetan: harguneak, babeserako kutxa orokorrak, elikatzeko linea orokorra, deribazio indibidualak, kontagailuak eta aginte eta babes dispositibo orokorrak. Barneko instalazioak: preskripzio orokorrak, instalazio sistemak, hodi eta kanal babesgarriak, instalazioen babesa eta zuzeneko nahiz zeharkako kontaktuen aurkako babesa.
13. gaia. Kirol instalazioen tipologia. Kirol zoladurak. Kirol instalazioetan dauden aparatu, ekipo eta gainerako tresnak (bizikletak, aparatu kardiobaskularrak, running zintak, etab.). Oinarrizko jarraibideak horiek funtzionatu, erabili eta konpontzeko, eta beraien mantenua. Argiteria kirol instalazioetan. Funtzionamenduko oinarrizko irizpideak.
14. gaia. Igerileku publikoen oinarrizko ezagutzak eta mantentze-lanak. Uraren tratamendu fisiko eta kimikoa erabilera publikoko igerilekuetan.
15. gaia. Ondorengo instalazioen jarraibide teknikoak: Berokuntza, aire-girogailua, ur-bero sanitarioa eta pertsonek edateko ur hotzarena.
16. gaia. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.
17. gaia. Presiopeko ontzien erregelamendua.
18. gaia. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE 2013).
19. gaia. Eraikigintzaren Kode Teknikoa (EKT) arlo hauetan: HE-Energia eta HI-Suteak (2013).
20. gaia. Oinarrizko araua, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (277/2010 ED).
21. gaia. 742/2013 Errege Dekretua, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena. 32/2003 Dekretua, igerileku kolektiboen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa. Legionelaren kontrola eta prebentzioa (865/2003 Errege Dekretua).
22. gaia. 25/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa. (I,II,III,IV eta VI Kapituluak).
23. gaia. Energia eraginkortasuna hobetzeko instalazioak, ekipamendua eta makineria: eguzki-plaka termikoak - Geotermia - Bero - trukagailuak. Bere ezaugarrien oinarrizko ezagutza, funtzionamendua eta oinarrizko mantentze-lanak.
24. gaia. Informatika: honako programa informatikoen inguruko ezagutza: Outlook, Windows sistema eragilea, Officeko Word, Excel, Access, Internet.
25. gaia. Sare informatikoak. Web-aren edukinaren kudeaketa.
26. gaia. Segurtasuna eta higienea obretan eta lantokietan. Babes indibidualeko ekipoak erabiltzea. Lehen gaiak eta sustantziak maneiatzea. Produktu kimiko toxiko eta arriskutsuak, segurtasuneko etiketatzea eta segurtasun fitxa eta segurtasun seinaleak. Jardueren koordinazioa obra berean enpresa desberdineko langileak aurkitzen direnean.
27. gaia. Istripu motak, prebentzio neurriak eta segurtasun planen jarraipena. Babes sistemak obretako eta mantentze-lanetako fase desberdinetan. Kargak, asto-aldamioak, eskailerak maneiatzea; eskuko erremintak erabiltzerakoan segurtasuna, makina erreminta elektrikoak erabiltzerakoan segurtasuna, eta abar.