Egoitza elektronikoa

Kirol saileko burua

2022/05/10 - 2022/06/06
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Usurbilgo Udala
Lehiaketa:
Kirol saileko burua
Lanpostua:
Kirol saileko burua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Deialdi honen xede den lanpostuaren misioa eta eginkizunak, besteak beste eta postuaren deskribapenaren arabera, ondoren zerrendatutakoak dira. Oharra: hemen agertzen diren funtzioak bere unean Kirol Patronatua zeneko funtzioak dira. Gaur egun Kirol Saila Udal egituran integraturik dago baina Funtzioen Eskuliburua egokitu gabe eta, hortaz, patronatuari egiten zaizkion erreferentziak sailari eginikoak dira. Horrez gain, 11tik 14rako oinarrizko funtzioak propioki ez dagozkio, udaleko beste sail batzuen bidez gauzatuz:         

— Lanpostuaren misioa:

Oiardo kirol patronatuko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratu, bertara atxikiturik dauden giza eta material baliabideak –azpikontrataturiko enpresak, kirol atxikimenduak, etab.– antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz eta zehazturiko politikak jarraituz.

Udalerrian Kirolari dagokion jarduera-eremuetan programak eta jarduerak antolatu, dinamizatu eta garatzeaz arduratu. 

— Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:

1.  Oiardo Udal Kirol Patronatuko zuzendaritza bere gain hartu eta bertako funtzionamendu egokiaz arduratu, ezarritako helburuei erantzuna emanez eta horretarako patronatura atxikitako giza baliabide eta baliabide material eta ekonomikoak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.

2.  Oiardo Udal Kirol Patronatuko prozeduren normalizazio lanak bultzatu eta bideratu.

3.  Oiardo Udal Kirol Patronatuko urteko kudeaketa planaren proposamena eta aurrekontu proposamena landu eta horren jarraipen eta kontrola burutu.

4.  Oiardo Udal Kirol Patronatuko dirulaguntza eskaeren tramitazioaz arduratu.

5.  Oiardo Udal Kirol Patronatutik bideratzen diren erosketa eta kontratazioetan, arlo teknikoari dagozkion eginbeharrak gauzatu: baldintza teknikoen agiriak prestatu, kontratazio prozeduran aholkularitza teknikoa eskaini, kontratuen jarraipena eta kontrola burutu, gastuen kontrola eraman eta gainbegiratu, etab.        

6.  Idazkaritza funtzioak bete: eguneko gai-zerrenda osatu, jorratuko diren espedienteak eta gaiak prestatu, aktak egin, lanen jarraipenak, sinadurak jaso…

7.  Garatu beharreko programa eta jarduerak diseinatu eta antolatu (eskola kirola, etab.) eta, ezarrita dauden erabaki eta irizpideei jarraituz, horiek antolatu.

8.  Kirol patronatuaren eremuko gaiekin zerikusia duen informazioa bildu, jaso eta artxibatzea, geroko plangintzetarako oinarritzat hartzeko.

9.  Egitarau, ekintza eta programen diseinu eta planifikazioa egin eta euren zuzendaritza eraman.

10.  Kirol arloko herriko elkarteei diru-laguntzen izapide eta jarraibideak ematea, eta talde hauen beharretan laguntzea.               

11.  Faktura eta gastuen, erosketa bale, etab.en onarpena jasotzen dituzten akordioak egiaztatu ondoren sarrera eta gastuen aginduak osatu.

12.  Hiruhileroko eta urteko BEZen aitorpenak (hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena, borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundeen urteko aitorpena) egin.

13.  Langile bakoitzaren (pertsona fisikoen gaineko zerga) atxikipenaren ziurtagiria eskatzea, ogasun-ordezkaritzari atxikitako kopuruak hiru-hilabetero ordainduz.

14.  Aldizka, Zuzendaritza-Batzordeari kontabilitatea eta aurrekontuaren garapenaren egoeraren berri eman, horretarako behar dituen dokumentuak erabiliz.

15.  Bere lanpostuarekin erlazionatuta dauden galdetegi eta estatistikak bete.

16.  Kiroldegiko errolda fiskalaren jarraipena burutzea (abonuen kudeaketa, altak eta bajak, kobrantzak…), horretarako funtzio hau betetzen duen azpikontrataturiko enpresarekin beharrezko harremanak mantenduz.

17.  Langileen hautatze prozesuetan parte hartu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datorrenean.

18.  Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.

Titulazioa:

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua edo baliokidea izatea edo baliokidea edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.


Hizkuntza eskakizuna:

Hautaketa-prozesuan 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide diren estaturen bateko nazionalitatea izatea, baldin eta, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa bada, Europar Erkidegoa eratzeko Tratatuan zehaztutako moduan.   

Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak izan edo adin horretatik gorakoak izan, eta haien kontura bizi badira (5/2015 LEDko 57. artikulua).

b)    Aurretiazko eskaera egitea.

c)    Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.

d)    Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

e)    Diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organismoren zerbitzutik bereizi ez izana; halaber, ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.

Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere Estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.

f)    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua edo baliokidea izatea edo baliokidea edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.

Titulazioa atzerrian lortu duten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.       

g)    Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek aipatutako legezko arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

h)    Hautaketa-prozesuan 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da. 

Derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua izanik, izangaietako batek ere lehiaketa-oposaketa prozesua amaitu eta praktikaldiko izendapenerako 4. HE egiaztatzen ez badu, hurrenkeraren arabera 3. hizkuntza-eskakizuna duen izangaiak praktikaldia egin ahal izango du baina praktikaldia amaitu aurretik 4. hizkuntz eskakizuna ziurtatu beharko du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 28.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Praktikaldia amaitu aurretik eskakizun hori ziurtatuko ez balu praktikaldia ez gainditutzat joko da eta zerrendan hurrengo hautagaiarekin prozedura berdina errepikatuko da.

Deialdiko lanpostua eta sortzen den lan-poltsa betetzeko, 16. oinarriaren arabera, onartuak izango dira, halaber, Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea dutela egiaztatzen duten izangaiak. Nolanahi ere, 4. Hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzen duten izangaiak gailenduko dira.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, behar bezala beteta, elektronikoki Usurbilgo Udalaren egoitza elektronikoan: www.usurbil.eus.

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan, hargatik eragotzi gabe 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa. Udaleko Alkatetzara zuzenduko dira, eta dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarri beharko dizkie, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1.    Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

 2.    Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzak.

 3.    7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena (X. Titulua izan ezik).

 4.    27/1983 Legea, 1983ko azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzkoa.

 5.    6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea; eskubideak eta betebeharrak.

 6.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Prozedurako interesdunak, administrazio-egintza: betekizunak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna. (I. Titulua, II. Titulua, III. Titulua).

 7.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura, prozeduraren erregulazioa, printzipioak eta faseak. (IV. Titulua).

 8.    1955ko ekainaren 17ko Dekretua, Toki-korporazioen Zerbitzuen erregelamendua onartzen duena. Toki erakundeen zerbitzuak: zuzeneko kudeaketa eta zeharkako kudeaketa, kontzeptua eta motak.

 9.    21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.

10.    10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa.

11.    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Izaera Pertsonaleko datuen babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. xedapen orokorrak, printzipioak eta pertsonen eskubideak.

12.    3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerakoa. (I. Titulua, II. Titulua).

13.    4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen berdintasunari buruzkoa. Atariko titulua.

GAI ESPEZIFIKOAK

14.    9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: administrazio-kontratuak; kontratatzeko prozedura desberdinak. (Bigarren Liburuaren I. Titulua).

15.    9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: obra-, zerbitzu- eta hornidura kontratuak. (Bigarren Liburuaren II. Titulua).

16.    2021eko Europako Kirol Gutuna.

17.    Udalerria eta Kirola: oinarrizko lege-eremua. Kirola, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena (II. Titulua, III. Kapitulua).

18.    Euskadiko kirolaren 14/1998 Legea. I Titulua, II Titulua eta III Titulua.

19.    Euskadiko kirolaren 14/1998 Legea. IV Titulua eta V Titulua.

20.    Euskadiko kirolaren 14/1998 Legea. VI Titulua, VII Titulua eta Xedapen Gehigarriak.

21.    10/2015 Legea, ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak arautzen dituena. Xedea eta aplikazio-eremua. Kirol ekintzei aplikatu beharreko araubidea. Administrazioak esku hartzea.

22.    277/2010 Dekretua, autobabes-betebeharrak arautzen dituena. Xedapen orokorrak. Autobabes bete beharrak. Autobabes planak.              

23.    277/2010 Dekretua, autobabes-betebeharrak arautzen dituena. Botere publikoek autobabesa kontrolatu eta sustatzea.

24.    44/2014 Dekretua, Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruei buruzkoa. Xedea. Esparrua. Aseguratutako gutxieneko kapitalak.

25.    125/2008 Dekretua, Eskola kirolari buruzkoa.

26.    163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol klubei eta kirol-elkarteei buruzkoa. Xedapen orokorrak.

27.    Dirulaguntzak eta dirulaguntzak emateko erak. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa. Kirolerako dirulaguntzen udal politika bat ezartzeko irizpideak.             

28.    Usurbilgo Udaleko 2019-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (https: www.usurbil.diru-laguntzak).

29.    Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen Ordenantza (https: www.usurbil.diru-laguntzak).

30.    2022ko Ordenantza Fiskalak. Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak (https://www.usurbil.eus/eu/ordenantza-fiskala).

31.    2014ko urtarrilaren 29ko ordenantza, Usurbileko Kirol Zerbitzuan araudi nagusia.

32.    32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa. Aplikazio eremua Instalazioak eta zerbitzuak. Ardura duen pertsonala eta funtzioak.     

33.    Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legea: II. Titulua: kirol Kontseilu Gorena. Organo zuzentzaileak. Eskumenak. Zuzendaritza Batzordearen berariazko eskumenak. Kirol Kontseiluaren baliabideak. IV. Titulua: eskumenak.

34.    16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioei buruzkoa: I. Titulua Xedapen Orokorrak: Dekretuaren xedea eta aplikazio-eremua. Definizioa. Araubide juridikoa. Oinarrizko erakundea eta lurralde-eremua. Jarduteko printzipio gidariak. Administrazio publikoen babesa eta babesa. Ordenamendu juridikoari atxikitzea.              

35.    220/2000 Dekretua, azaroaren 7koa, Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen duena: I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: antolaketa, osaketa, izendatze sistema eta funtzioak.

36.    220/2000 Dekretua, azaroaren 7koa, Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen duena: III. kapitulua: funtzionamendua. IV. kapitulua: esku-hartze prozedura.

37.    282/1989 Dekretua, azaroaren 28koa, Kirol Klub eta Federazioen herri-onurako deklarazioen betekizunak eta izapideak zehazten dituena.

38.    289/2002 Dekretua, abenduaren 10ekoa, Euskal Federazioen Batasunari buruzkoa.

39.    203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, goi-mailako kirolari buruzkoa: I. kapitulua, II. kapitulua, III. kapitulua.

40.    203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi Mailako Kirolari buruzkoa: IV. kapitulua, V. kapitulua eta xedapen gehigarriak.

41.    Kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordea. 94/2004 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordea arautzen duena.

42.    Olinpiar Sustapenerako Euskal Batzordea. 85/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea sortu eta arautzen duena.

43.    Unibertsitate kirolaren Euskal Batzordea. 131/2004 Dekretua, ekainaren 29koa, Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea arautzen duena.

44.    Euskal Autonomia Erkidegoko, programa diseinatzeko gida praktikoa Igerilekuen autokontrola (2003). (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/sanidad_ambiental_piscinas/eu_def/adjuntos/GUIA_CAPV_Modificacion_mayo_2014.pdf).

45.    Euskadiko Kirolaren Ekosisteman Covidek duen eragina (2020). (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/kirol_eskola_argitalpenak/eu_def/adjuntos/Euskadiko-kirolaren-ekosisteman-covid.pdf).

46.    Emakumeak eta kirol jarduera Gipuzkoan, 2021. (https://www.gipuzkoa.eus/documents/4004868/0/INFOGRAFIA_EU_v6.pdf/cf82260e-5ee7-1170-a04e-809d3ab376e5).

47.    31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I Titulua, II Titulua eta III Titulua.

48.    31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. IV Titulua, V Titulua, VI Titulua, VII Titulua eta Xedapen Gehigarriak.

49.    54/2003 Legea, abenduaren 12koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzko arau esparrua aldatzen duena.       

50.    265/1990 Dekretua, urriaren 9koa, Kirol Federazioen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituena.          

51.    94/1990 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.

52.    208/2004 Dekretua, azaroaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa aldatzen duena.

53.    742/2013 Errege dekretua, irailaren 27ko, igerilekuen osasun tekniko irizpideak ezartzen dituena.

54.    Oiardo Polikiroldegiko jarduera eskaintzak 2020-2021 (https://kirolak.buruntzaldea.eus/wp-content/uploads/
2020/09/BPXportUSURBIL-DIPTIKOA-2020-B.jpg).

55.    Kirol erakundeak sortu eta kudeatzeko gidaliburuak, Klubak. (https://www.gipuzkoa.eus/documents/4004868/4007416/Klubeen+Gida.pdf/ccb9d50e-1d12-c8e9-7152-191d60e65308).

56.    Kirol erakundeak sortu eta kudeatzeko gidaliburuak, Federazioak. (https://www.gipuzkoa.eus/documents/4004868/4007416/Federazioen+Gida.pdf/ff793007-0710-e2a1-e21f-d310b5f4e0d6).

57.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I Titulua.

58.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. II Titulua.

59.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. III Titulua.

60.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Xedapen Gehigarriak.

Abisuak
Berriak:

Eskaerak aurkezteko epea:

Oharra: Martxoaren 14ko 463/2020 Errege-Dekretuan ezarritako alarma-egoeraren deklarazioa dela eta, eten egingo da liburuzain laguntzaile prozesua, errege-dekretua indarrean dagoen bitartean. Beraz, eskaerak aurkezteko epea etenda geratzen da.