Kirol jardueretako teknikaria
Gipuzkoa
Eginkizun orokorra.
Eskola kirola koordinatzea (federatutakoa eta dibertimenduzkoa), eta kirola nahiz patronatua bera sustatzeko ekintzak diseinatzea, proposatzea eta gauzatzea.
Eginkizun orientagarriak:
— Udal kirol sistema osatzen duten jarduerak proposatzea, diseinatzea, antolatzea eta gauzatzea (eskola kirola, kirol federatua, aisialdiko kirola, Kirol Ekintzakek antolatutako hainbat kanpaina, UDA, Kirol Txartela, eskola igeriketa, ikastaroak, monitoreak, jolaserako zirkuituak eta abar), adjudikaziotik sustapen fasera arte. Fase guztiak nola gauzatzen diren kontrolatuta egin beharko da hori dena, eta klubekin, ikastetxeekin, instituzioekin, gizarte ongizatearekin… eduki beharreko harremanari eutsita.
— Auzoetako kirol instalazioetarako dinamizazio ekintzak aztertu eta proposatzea.
— Datu bilketa egitea jarraian aipatutako gaien inguruan: KUPek antolatutako kirol jarduerak, hitzarmenen eta lizentzien zenbaiteraino betetzen diren zaintzea, udalerrian gauzatzen diren kirol jarduerak, parte hartzea, gai ekonomikoak, bazkideak, instalazioen erabilera eta abar.
— Enpresen fakturazioa aztertu eta kirol instalazioen eguneroko programaketa egitea.
— Kudeaketa zuzeneko instalazioetako sorospen zerbitzuak: zerbitzuaren kontratazioa sustatu eta kudeatzea, agiriak idaztea, fakturak onartzea eta intzidentziak kudeatzea.
— Jarduera fisikoko monitoreen zerbitzua: zerbitzuaren kontratazioa sustatu eta kudeatzea, agiriak idaztea, fakturak onartzea eta intzidentziak kudeatzea.
— Kirol ekipamendua eta gimnasio publikoen forma diseinatzea: zerbitzua kontratatzea eta sustatzea, agiriak idaztea, fakturak onartzea eta gorabeherak kudeatzea.
— Arestian aipatutakoez gain, lanpostua eskuratzeko eskaturiko mailarekin bat egiten duten bestelako eginkizunak ere betetzea.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan edo titulazio baliokide batean diplomaduna nahiz graduduna izatea. Aipatutakoak baino maila goragoko tituluak kirol-espezialitatean ere onartuko dira.
Euskarako nahitaezko 3. profila egiaztatzea.
1. Nazionalitatez, espainiarra izatea.
Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta probetan parte hartu ahal izango dute, espainiarren baldintza berberetan:
a) Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.
b) Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, inoren mende bizi badira.
c) Europar Batasunak egin dituen, Espainiak berretsi dituen eta langileen zirkulazio librea dakarten nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartuta dauden pertsonak.
Hala ere, a), b) eta c) letretan ezarritako kasuetakoren batean sartuta dauden pertsonek ezin izango dute enplegu publiko hauetara sartu: zuzenean edo zeharka botere publikoa egikaritzen parte hartzea edo Estatuaren edo Administrazio publikoaren interesak babestea helburu duten eginkizunetan parte hartzea dakarten enplegu publikoetara. Halakoetan, enplegu publikoetara sartzeko ezintasuna berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.
2. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Hala ere, gutxienez 18 urteko adina izatea eskatu ahal izango da agintea erabiltzea dakarten edo osasunerako arriskutsu diren eginkizunak dituzten gorputz eta eskaletara sartzeko. Halakoetan, gutxienez 18 urteko adina izan beharra berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.
3. Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.
Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta probak gainditutakoan, mediku azterketa eginez.
Hautaketa prozesua bukatu baino lehen ere, Epaimahai Kalifikatzaileak libre du, beharrezko dela irizten badio, elbarritasunen bat dutenentzako gordetako lanpostuetara jo nahi duten izangaiei mediku proba eta azterketa batzuk egitea. Proba eta azterketa horiek, hartarako izendatutako aditu-aholkulariek egingo dituzte, eta eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizun ohikoak egiteko eskatzen den gaitasun funtzionala den ikusteko izango dira.
4. Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
5. Eskatutako tituluak izatea; deialdiaren oinarri berezietan adierazitako tituluak, alegia. Hori «Titulazio eskakizunik gabeko talde profesionalak» osatuko dituzten E taldeko lanpostuetarako ezarritakoa gorabehera.
Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.
Azken betekizun hori ez zaie aplikagarri izango lanbide arautuen arloan –Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean– beren kualifikazio profesionala onartu zaien izangaiei. Izangaiei berei dagokie onarpen hori frogatzea.
6. Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa.
Betekizun hori exijitu beharreko hautaketa prozesuetan, berariaz aditzera emango da oinarri berezietan.
7. Oinarri berezietan hauta proba bakoitzerako eskatzen den beste ezein betekizun, baldin eta, betiere, deialdiaren gai diren lanpostuetan hartutako eginkizunekin eta egin beharreko zereginekin zerikusi objektibo eta neurrizkoa badute.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita. Beste aukera bat da donostia.eus web orriko «Udalaren Lan Eskaintza» atalean izena ematea.
Paperean doazen eskabideak Kiroletako Udal Patronatuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira zerbitzuko bulegoetan (helbidea: Anoeta pasealekua, 18 - Donostia). Era beran, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan adierazitako edozein tokitan ere aurkeztu daitezke.
Correos konpainiaren bulegoetan aurkezten diren parte hartzeko eskabideak gutun azal irekian entregatuko dira, Correosko langileek data eta zigilua jar diezaieten, ziurtatuak izan baino lehen, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Kasu honetan bakarrik joko da eskabideak Posta bulegoan entregatu ziren egunean aurkeztu direla KUPen Erregistro Orokorrean. Eskabidea da zigilua izan behar duena.
GAI ZERRENDA OROKORRA
A-2 AZPITALDEA
1. gaia. 1978ko Konstituzioa.
Atariko titulua.
I. tituluko II, IV eta V. kapituluak. Eskubide eta askatasunak. Askatasun garantia eta oinarrizko eskubideak. Eskubide eta askatasunen etendura.
2. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea.
Atariko titulua: Xedapen orokorrak.
I eta II. tituluak. Interesdunak. Administrazio Publikoen Jarduera.
3. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea.
III. titulua. Administrazio Egintzak.
IV. titulua: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko xedapenak.
4. gaia. Biztanle kopuru handiko udalerriak antolatzeko araubidea: aplikazio eremua eta behar diren udal organoen antolakuntza eta funtzionamendua.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. tituluko I. eta II. kapituluak.
5. gaia. Donostiako Udaleko alkatea eta zinegotziak. Gobernu taldeko kideak, alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak.
6. gaia. Udal zuzendaritzak, Udaleko organismo autonomoak eta sozietate publikoak, osaera eta funtzio nagusiak. Udalaren organigrama eta egitura ezagutzea. Udal instalazioak.
7. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.
II. titulua. Herri Administrazioen zerbitzuan diharduten langileak.
III. tituluko I. kapitulua. Enplegatu publikoen eskubideak.
III. tituluko VI. kapitulua. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.
VII. titulua. Diziplina araubidea.
8. gaia. Datu pertsonalen babesa. 3/2018 Lege Organikoa eta 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena.
3/2018 Lege Organikoaren I. titulua eta II. titulua. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren I. kapitulua eta II. kapitulua. Xedapen orokorrak. Printzipioak.
9. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea.
I. titulua, II. eta III. kapituluak.
10. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.
11. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua.
III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
12. gaia. Toki Ogasunak. Diru sarreren sailkapena. Zerga Ordenantzak. Toki Korporazioen arloko Zerga Ogasuna.
GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1. Donostia Kirolaren Plan Estrategikoa.
2. Donostia Kirolak, antolaketa eta funtzionamendua.
3. Elkarteen eredua Donostiako tokiko kirol-sisteman: kirol-klubak eta kirol-modalitateak Donostian.
4. Donostiako Kiroletkao Udal Patronatuko zerbitzu eta instalazioen araudia. I. eta II. tituluak.
5. Donostiako Kiroletkao Udal Patronatuko zerbitzu eta instalazioen araudia. III. titulua.
6. Donostiako Kiroletkao Udal Patronatuko zerbitzu eta instalazioen araudia. IV. titulua.
7. Donostiako udal kirol instalazioen sarea (kiroldegiak, igerilekuak, futbol zelaiak eta instalazio bereziak). Ezaugarriak: izena, kokapena, zuzkidura eta ekipamenduak.
8. Udal-instalazioetara sartzeko modalitateak.
9. 2020/2021 neguko denboraldian udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erreserbak esleitzeko oinarriak.
10. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena. Xedapen orokorrak eta administrazio-antolaketa.
11. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena. Kirol-erakundeak eta kirol-lehiaketak. Eskola- eta unibertsitate-kirola.
12. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena. Kirol-teknikarien ikerketa eta prestakuntza. Kirolarien laguntza eta babesa.
13. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena. Kirol-ekipamenduak eta -zerbitzuak.
14. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena. Kirol-lehiaketetan indarkeria prebenitzea. Diziplina-araubidea. Kirol-ikuskaritza eta zehapen-araubidea. Kirol-justizia.
15. 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duena. Definizioak eta aplikazio-eremua.
16. 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duena. Instalazioak eta zerbitzuak. Zerbitzu osagarriak eta erantsitako instalazioak.
17. 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duena. Arduradunak eta erabiltzaileak.
18. Decreto 32/2003, de 18 de febrero, por el que se aprueba el reglamento sanitario de piscinas de uso colectivo. Supervisión e inspección sanitaria. Autorización de las instalaciones. Régimen sancionador.
19. 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa. Xedapen orokorrak.
20. 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa. Kirol-klubak eratzea. Klubetako bazkideak.
21. 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa. Kirol-kluben erregimen organikoa. Diziplina erregimena.
22. 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa. Dokumentazioa erregimena eta ekonomia eta ondare erregimena.
23. 63/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa. Eraldatzea, bat egitea eta bereiztea. Desegitea eta likidazioa.
24. 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Eskola Kirolari buruzkoa. Kontzeptua. Eskolako Kirolaren funtzioak eta ezaugarriak. Eskolako kirolaren kategoriak.
25. 40-095/2020 Foru Agindua, ekainaren 11koa, 2020-2021 ikasturteko eskola kiroleko jardueren programa onartzen duena. Parte hartzeko ibilbideak, errendimendu-hastapenak eta talentuak eta kirol-promesak identifikatzea.
26. 742/2013 Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena (6.-14. artikuluak eta I., II. eta III. eranskinak).
27. Kirol-instalazioen arauak (NIDE): zelai txikiei, zelai handiei eta atletismoari buruzko arauak.
28. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Herri-administrazioen kontratuen atariko titulua, II. kapitulua.
29. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua: II, eta III. Tituluak.
30. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua. I. Titulua. II. Titulua. Hornidura-kontratuaren III. Kapitulua: zerbitzu emakida, IV. kapitulua eta zerbitzu-kontratuaren V. Kapitulua.
31. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua, I., II. eta III. kapituluak.
32. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua, VI., V. eta VI. kapituluak.
33. Jarduera Fisikoaren Euskal Plana. 1.0 ekintzarako esparrua.
34. Donostiako biztanleen kirol-ohiturei buruzko txostena. Herritarrak eta kirola. Kirol-adierazpenetan parte hartzen duten subjektuak (kirolariak, teknikariak, arbitroak, kudeatzaileak, etab.). Ezaugarriak. Kirol-ekitaldi parte-hartzaile nagusiak. Tokiko kirol-sistemaren barruko egoera.
35. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa. Diru-laguntzak emateko prozedurak (I. titulua: I., II. eta III. kapituluak).
36. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa. Diru-laguntzen onuradunek eta erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak (13. artikulua). Diru-laguntzen justifikazioa (30. artikulua).
37. 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena. II. Titulua.
38. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeei buruzkoa: I. titulua, I., II. eta III. kapituluak.
39. Donostiako Udaleko Erakunde autonomoen aurrekontuak betearazteko araua: I, titulua, I. Kapitulua, Arau orokorrak. II. Titulua, Gastuen gainean. III. Titulua, Sarrerena.
40. Kirolerako diru-laguntzak Donostian. Diru-laguntza motak. Kirolerako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarri orokorrak.
41. Igeriketa irakasteko eskola-kanpaina. Helburua eta ezaugarriak.
42. Donostian jarduera fisikoa sustatzea. Antolatutako jarduerak eta kanpainak.
43. Donostia Kirolaren Kirol Ekintzak kanpaina. Definizioa eta ezaugarriak. Jarduerak eta ikastaroak. Izena emateko araudia.
44. Kirol Txartela: produktua. Motak eta prezioak. Alta eta baja emateko prozedurak.
45. Udako kirol-jardueren kanpainak. Ezaugarri nagusiak eta edukiak. Donostia Kirolaren Uda Kanpaina: definizioa eta ezaugarriak. Plangintza eta abiaraztea. Jarduerak eta ikastaroak.
46. Donostia Kirolaren zerbitzu-gutuna. Konpromisoak eta adierazleak.
47. Erkidegoaren esparruan jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko programak. Zerbitzua antolatzea Piztu 2020 Programan.
48. Erkidegoaren esparruan jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko programak. Orientazio Fisikoko Zerbitzuaren erabiltzaileen jarduera fisikoaren maila neurtzea edo kuantifikatzea.
49. Erkidegoaren esparruan jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko programak. Aniztasunari arreta jartzea Piztu programan.
50. Erkidegoaren esparruan jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko programak. Zerbitzuaren ebaluazio- eta jarraipen-adierazleak Piztu Programan.
51. Kirol-jarduerak eta kirol-zerbitzuak kontratatzea. Sorospen-zerbitzurako baldintza teknikoen agiria.
52. Kirol-jarduerak eta -zerbitzuak kontratatzea. Kirol Ekintzak kanpainarako baldintza teknikoen agiria.
53. Udalaren kirol-instalazioa kudeatzeko ereduak.
54. Zeharkako Kudeaketa Donostiako udal kirol instalazioetan. Udal-administrazioak Kudeaketa kudeatzeko eta kontrolatzeko duen eredua.
55. Mantentze-lanetarako kontratazioak Kiroletako Udal Patronatuan. Energia-zerbitzuen baldintza teknikoen agiriaren ezaugarri orokorrak: I. artikulua, baldintza orokorrak, eta II. artikulua, jarduera-eremua. KUPeko makina kardiobaskularren eta muskulazio-makinen mantentze-zerbitzuaren baldintza teknikoen agiria. KUPeko kirol-instalazioak garbitzeko zerbitzuaren baldintza teknikoen agiria.
56. Kirol-instalazioen mantentze-planak: Etxadiko igerilekuaren autokontrol-plana. Legionellaren autokontrol-plana Bentaberriko kiroldegia.
57. Banakako kirolak. Oinarrizko ezaugarriak. Kudeatzeko beharrak. Taldeko kirolak. Oinarrizko ezaugarriak. Kudeatzeko beharrak. Kirol egokituak eta inklusiboak. Oinarrizko ezaugarriak. Kudeatzeko beharrak.
58. Joera berriak kirolean, gorputz-hezkuntzan eta gorputz-jardueran.
59. Balioak kirolean: balioen transmisioa.
60. 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdi-egoerei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena. I., II., III. eta IV. kapituluak. Bidebietako Autobabes Plana.