Kirol instalazioen mantenimenduko ofiziala
Gipuzkoa
1. Kirol instalazio eta kirol zerbitzura edo herrian kirolerako atxikitako eremu guztien ikuskapena egitea, ezarritako maiztasunarekin edo agintzen zaionean.
2. Arduradunak agindutakoari jarraituz eta indarrean dauden arautegi eta planei jarraituz.
— 1. atalean jasotako instalazioen mantentze prebentiboa eta zuzentzailea gauzatu.
— Aipatutako planak gauzatu eta dokumentatu.
— Aipatu eta agindutako lanak gauzatu.
3. Beharrezkoa denean datu bilketa gauzatu.
4. Azpikontratatutako lanen jarraipena eta ikuskapena egin, agintzen zaionean edo protokoloei jarraituz.
5. Praktiketako ikasleen edo langileekin lana egin, lanen berri eman eta tutoretza lanetan laguntza eman.
6. Kirol ekitalditarako edota beste mota bateko laguntza eta material eskaerei erantzuteko materiala prestatu eta materialaren kontrola egin.
7. Garbigunera eraman beharreko materialak eraman.
8. Kirol instalazioen argiteria programatu.
9. Udal brigadetako langileei laguntza eman.
10. Guardiak egin.
11. Arduraduna ordezkatzea eskatzen zaionetan.
12. Deskribatutakoez gain, ezarritako helburuak lortzeko bere lanbide-gaitasunekin bat etorriz antzeko izaera eta kualifikazioa duten beste zeregin batzuk egitea.
13. Kategoriarekin zerikusia izanik arduradunak edo zerbitzuburuak agintzen dizkion beste batzuk, aurrez dagokion formakuntza jasoko duelarik.
Eskola graduatua, lanbide heziketa lehen mailakoa edo titulazio baliokidea izatea.
2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
a. Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Halaber hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Lan kontratupeko lanpostua izanik, aurreko paragrafoetan adierazitako pertsonez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek ere parte hartu dezakete prozesuan. Kontratatzeko unean egiaztatu beharko dute lanean jarduteko baldintza administratiboak betetzen dituztela.
b. Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
c. Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.
d. Eskola graduatua, lanbide heziketa lehen mailakoa edo titulazio baliokidea izatea.
e. 2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
f. B motako gida-baimena indarrean izatea.
Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira. Presentzialki B@Zean (Bergararren Arretarako Zerbitzuan; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara) aurkeztu ahalko direlarik.
Eskabideak, era berean, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearena).
1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak: 14. artikulua.
2. Korporazioko presidentearen ebazpenak.
3. Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare-erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 32 eta 34 artikuluak.
4. Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa: 4. artikulua: 1 eta 2 zenbakiak.
5. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak: Tratu-berdintasuna eta aukera-berdintasuna.
6. 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena. Enpresaburuaren betebehar orokorrak. Altuerako aldi baterako lanak.
7. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: dokumentazioa eta ikuskapenak: ITC-BT03, ITC-BT04 eta ITC-BT05.
8. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: barrukoak edo hartzaileak: ITC-BT18, ITC-BT19, ITC-BT20 eta ITC-BT21.
9. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: babesak: ITC-BT22, ITC-BT23 eta ITC-BT24.
10. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: etxebizitza eta lokalak: ITC-BT 27.
11. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: lokal bereziak: ITC-BT 28 eta ITC-BT 30.
12. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: helburu berezietarako: ITC-BT 31.
13. 842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: instalazio bereziak: ITC-BT 50.
14. Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: eranskinak: II - Tentsio-erorketak, III - Zirkuitu laburreko korronteak.
15 Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: IV. eranskina - Instalazioak egiaztatzea.
16. 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiztapen-instalazioetako eraginkortasun energetikoari buruzko erregelamendua eta EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena. ITC-EA-06 Instalazioen eraginkortasun energetikoa mantentzea.
17. 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa: I. eranskina. 12. Instalazio elektrikoa.
18. Eraikuntza-obretan erabilitako materialak.
19. Isolamenduak, iragazgaizteak eta estalkiak.
20. Paramentuen estaldurak: alikatatuak, zarpiatuak, emokadurak, luzituak eta entokadurak.
21. Lurzoruen eta eskaileren estaldurak, motak eta gauzatzea. (Baldosak, galtzadarriak, lauzak, zolatak, asfaltoa).
22. Osasun Saila. Igerileku kolektiboetarako araudia. Autokontrol plana.
23. Osasun Saila. Legionella. Ur bero sanitariorako sistemak.
24. Igerilekuko produktu kimikoak. Motak eta segurtasun neurriak.
25. Agorrosingo Garbiketa Industriala. Ezaugarriak eta garbiketa protokoloak.
26. Kirol instalazioen mantenu lanak.