Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Salbuespenezkoa (Lehiaketa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Kidego Teknikoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Salbuespenezkoa (Lehiaketa)
Lanpostua:
Kidego Teknikoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala..
Plaza-kopurua:
10
Plaza-banaketa:

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 5
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 85 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Halaber, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

– 600 orduko prestakuntza lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, 3 espezialitateetan: segurtasuna, higienea eta ergonomia eta psikosoziologia.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

Gehienez 100 puntu lor daitezke, (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Lan Arriskuen Prebentzioko teknikarien kidego, eskala edo kategorietan (A2 azpitaldekoak) edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 15 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzu hauek:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 45 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) ) Tituluak izatea eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

c.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 20 puntu lor daitezke):

– 10 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa eta diploma):

031406 Soziologia
042101 Zuzenbidea
031301 Psikologia
091201 Medikuntza
091301 Erizaintza
073201 Arkitektura teknikoa
073101 Arkitektura
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria Elektronika eta Automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria kimikaren ingeniaritza
072401 Meatzeen eta Energiaren ingeniaritza
071301 Energiaren ingeniaritza
102201 Prebentzioa eta lan-segurtasuna

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

c.2) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Lan-arriskuen Prebentzioko Eskaletako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
-  Microsoft Access 2010
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

f) Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 13 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko: