Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Ingurumeneko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Kidego Teknikoa. Ingurumeneko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Kidego Teknikoa. Ingurumeneko Eskala.
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 84 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Hauek dira Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia-, diploma- edo ingeniaritza-tituluak edo ingeniaritza teknikoko titulua:

053301 Fisika
053101 Kimika
051101 Biologia
052101 Ingurumen-zientziak
053203 Geologia
071201 Ingurumen-ingeniaritza
081103 Nekazaritzako, nekazaritza eta abeltzaintzako eta landa-inguruneko ingeniaritza
081102 Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaietako ingeniaritza
072103 Elikagaietako ingeniaritza
081201 Baratzezaintza eta lorezaintzako ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria kimikaren ingeniaritza
072301 Ehun-ingeniaritza
082101 Baso- eta mendi-ingeniaritza
072401 Meatzeen eta energiaren ingeniaritza
071301 Energiaren ingeniaritza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A2 azpitaldeko Ingurumeneko teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, ingeniaritza, lizentzia, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

053301 Fisika
053101 Kimika
051101 Biologia
052101 Ingurumen-zientziak
053203 Geologia
071201 Ingurumen-ingeniaritza
081103 Nekazaritzako, nekazaritza eta abeltzaintzako eta landa-inguruneko ingeniaritza
081102 Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaietako ingeniaritza
072103 Elikagaietako ingeniaritza
081201 Baratzezaintza eta lorezaintzako ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria kimikaren ingeniaritza
072301 Ehun-ingeniaritza
082101 Baso- eta mendi-ingeniaritza
072401 Meatzeen eta energiaren ingeniaritza
071301 Energiaren ingeniaritza

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

011101 Pedagogia
031301 Psikologia

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 581 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Erradiazioaren izaera eta erradiazio-motak. Erradiazioaren eta materiaren arteko interakzioa. Magnitude eta unitate erradiologikoak. Erradiazioa detektatu eta neurtzea. Dosimetria. Erradiazioaren eta ingurumen biologikoaren arteko interakzioa.
2.– Energia nuklearraren legea. Instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko erregelamendua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eskualdaketa. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eginkizun-gomendioaren erabakia.
3.– Instalazio erradioaktiboak. Sailkapena eta salbuespenak. Baimenak. Funtzionamendu-zehaztapenak. Ikuskatzeak. Instalazioetako langileak. Operazio-egunkaria, artxiboak, txostenak.
4.– Erradiazio ionizatzaileen aurkako osasun-babesari buruzko erregelamendua. Praktiketarako dosiaren justifikazioa, optimizazioa eta muga. Eraginpeko langileen, ikasleen eta prestakuntzakoen ikasleen babes operazionala. Eremuen sailkapena. Esposizioaren ebaluazioa. Eraginpeko langileen osasun-zaintza.
5.– Diagnostiko medikoa egiteko xedez X izpien aparatuak instalatu eta erabiltzeari buruzko araudia. Ekipo eta instalazioak deklaratu eta erregistratzea. Instalazioen operazioa. Babes erradiologikoko zerbitzuak eta unitate teknikoak.
6.– Ekipoak eta material erradioaktiboa errepideetan garraiatzea. Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide-garraioari buruzko Europako Akordioan (ADR). Babes erradiologikoko neurriak. Pertsonala. Larrialdietako jarduketak.
7.– Biztanleen egoera arruntetako babes erradiologikoa. Larrialdi nuklear edo erradiologikoetako esku-hartzea. Aplikatu beharren irizpide erradiologikoak. Gertakari erradiologikoen jakinarazpena. Ingurumenaren zaintza erradiologikoa.
8.– Iturri erradioaktiboen babes fisikoa. Iturri erradioaktiboak sailkatzeko irizpideak. Babes-sistema eta funtzioak. Kategorien araberako babes-eskakizunak. Lekualdatu bitarteko babesa. Babes fisikorako plana.
9.– Segurtasun Nuklearreko Kontseilua. Funtzioak. Egitura. Gobernu-organoak. Pertsonala. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren estatutua.
10.– Hondakin erradioaktiboak. Hondakin erradioaktiboen plan orokorra. Kudeaketa. Sailkapena. Desklasifikazioa. Enresa - Empresa Nacional de Residuos Radiactivos SA.
11.– Iturri erradioaktibo zurtzak kontrolatu eta berreskuratzea. Enresari material erradioaktiboa transferitzea. Erradionuklido naturalak dituzten materialak erabiltzen dituzten jarduerak.
12.– Ekipo eta material erradioaktiboak fabrikatu eta merkaturatzen dituzten enpresak. Aparatu erradioaktiboen motak onartzea. X izpietako ekipoak saltzen dituzten eta haietarako laguntza teknikoa ematen duten enpresak.
13.– Euskal Autonomia Erkidegoko geografia fisiko orokorra: erliebea, arro hidrografikoak, klima, geomorfologia, lurzoruak eta landaredia. Lurpeko ura eta akuiferoak. Euskal Autonomia Erkidegoko lehorreko eta itsasoko ekosistema adierazgarrienak.
14.– Informazioaren teknologiak, informazio geografikoko sistemak eta haiek ingurumen-politiketan duten aplikazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko gaikako kartografia eta ingurumeneko beste informazio-iturri espezifiko batzuk.
15.– Euskal Autonomia Erkidegoko naturaren kontserbazioa. Natura-balio nagusiak eta haien kontserbazio-egoera. Natura-intereseko espezieak eta espazioak. Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko lege-esparrua. Gaiari buruzko nazioarteko hitzarmenak. Naturagune babestuak eta haien kudeaketa. Espezie babestuak eta haien kudeaketa.
16.– Espazioak eta espezieak babesteko alderdi espezifikoak: itsasertzeko eta itsasoko ingurunea; ibai-ingurunea eta hezeguneak; basoak. Paisaia babestea. Espezie exotiko inbaditzaileen sarrera eta hedapena prebenitu eta kudeatzea. Genetikoki eraldatutako organismoen arloko araubide juridikoa eta kudeaketa.
17.– Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko lege-esparrua. Ingurumen-ebaluazio motetako prozedurak eta metodologiak. Ingurumena zaintzeko programak, helburuak eta diseinua. Natura 2000 sarean eragina daukaten plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa: ingurumen-azterketen eduki espezifikoak; konpentsazio-neurriak.
18.– Kutsaduraren kontrol integratua, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-baimen bakarra. Aplikatzekoa den araudia. Prozedura eta izapideak. Dokumentazio teknikoa. Teknika erabilgarri onenak eta isurtzeko muga-balioak. Aarhusko hitzarmeneko emisio eta transferentzia kutsagarriak erregistratzeko PRTR protokoloa. Jarraipena eta kontrola. Ingurumen-ikuskaritza. IMPEL eta REDIA.
19.– Klima-aldaketaren oinarrizko kontzeptuak. Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko gaiko lege-esparrua. Klima-aldaketaren aurkako estrategiak eta tresnak. Emisio eskubideen salerosketako Europako sistema. Klima-aldaketaren ondorioen ebidentzia zientifikoa. Klima-aldaketaren ondorioen aurkako babesa eta egokitzeko estrategiak.
20.– Ingurumenaren arloko informaziorako irispidea eta parte-hartze publikoa. Aarhus Hitzarmena. Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko lege-esparrua.
21.– Ingurumen-erantzukizuna. Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko lege-esparrua. Erantzukizun objektiboa eta subjektiboa. Prebenitu, saihestu eta konpontzeko betebeharra. Finantza-bermeak eta ingurumen-arriskuen analisia.
22.– Lurzoru kutsatuak: kontzeptu orokorrak, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak, lurzoruaren kalitatearen ikerketa, arriskuen analisia, lurzoru kutsatuak berreskuratzeko teknologiak.
23.– Lurzorua ez kutsatzeko eta, hala bada, zuzentzeko araudi autonomikoa. Lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko bitartekoak Kutsatzaileak eta ebaluatzeko gako-balioak Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak. Salbuesteko prozedura.
24.– Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia: Europako eta EAEko esparrua, helburuak, ildoak eta jarduteko gai-eremuak.
25.– Hondakinen arloko araudi orokorra. 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinena eta Lurzoru Kutsatuena, Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko. Hondakinak lekuz aldatzeko araudia.
26.– Europako Batzordearen ekonomia zirkularreko ekintza-plana eta maila autonomikoan duen garapena. EAEko hondakinak kudeatzeko plana.
27.– Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak. Kodetzea eta sailkatzea. Birziklatzeko sistemak eta balorizatzeko beste modu batzuk. Deuseztatzeko eta errausteko tratamenduak eta araudia.
28.– Atmosferaren kutsadura. Emisio-prozesuak, kutsatzaile motak eta osasunean, ekosistemetan eta materialetan duten eragina. Airearen kalitatearen, emisioen eta muga-balioen arloko araudia. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak katalogatzea. Isuriak arazteko eta kontrolatzeko sistemak. Kutsatzaileen immisioa. Airearen kalitate-ebaluazioa.