Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Industriako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Kidego Teknikoa. Industriako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Kidego Teknikoa. Industriako Eskala. Berezia
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1


Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 84 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo ingeniaritza-tituluak edo ingeniaritza teknikoko titulua:

071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza
072301 Ehun-ingeniaritza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

Industria-ingeniaritza Teknikoko lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua (PDF, 885 KB)

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke .
  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A2 azpitaldeko Industriako teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Kidego Teknikoko Industriako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko Industria Ingeniaritza Teknikoaren aukeretako Kimika Industrialaren, Elektrizitatearen, Elektronika Industrialaren, Mekanikaren edo Ehungintzaren espezialitateetako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Kidego Teknikoko Industriako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, ingeniaritza eta ingeniaritza teknikoa):

071502 Industria-teknologietako Ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza
072301 Ehun-ingeniaritza

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, arkitektura teknikoa, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

073101 Arkitektura
073201 Arkitektura teknikoa
073202 Ingeniaritza zibila
073102 Ingeniaritza geomatikoa, topografia eta kartografia
041301 Administrazioa eta enpresa
031101 Ekonomia
041201 Finantza eta aktuariotza
041202 Finantzak eta kontabilitatea

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Industria Ingeniaritza Teknikoko Erdi-mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Industriako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
-  Microsoft Access 2010.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

e) Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 682 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Industriaren Legea. Segurtasun eta kalitate industrialak. Erregistro Integratu Industriala. Euskal Autonomia Erkidegoko Industriaren Legea; industria-jarduerak hasteko, funtzionatzeko, aldatzeko eta eteteko araubidea; Industria Erregistroa.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko Legea. Garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta argindar-instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen errege-dekretua. Egiaztapen elektrikoak eta erregulartasuna horniduran.

3.– Sorkuntza elektrikoa eta autokontsumoa: energia berriztagarriko iturrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa ekoizteko jarduera. Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak.

4.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legea. Garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta gas naturalaren instalazioak baimentzeko prozedurak.

5.– Energia-efizientzia. Eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko prozedura. EAEko eraikinen energia-efizientzia ziurtatzea. Energia-auditoretzak. Energia-horniduraren efizientzia sustatzea. Energia-jasangarritasuna EAEn.

6.– Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko Legea. Patenteen Legea eta Erregelamendua; Marken Legea eta Erregelamendua. Jabetza industrialaren arloko nazioarteko jabetza. Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

7.– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) enpresan. Komunikazio-sareak, LAN, WAN, intraneta, estraneta. Automatizazioa, robotizazioa eta IKTen erabilera fabrikazioan (CAD, CAM, CIM). Intraneta: bilakaera eta eragina enpresan.

8.– 4.0 industria. Teknologia gaitzaileak: Adimen artifiziala, gauzen Interneta, Big Data. Errealitate birtuala/areagotua, zibersegurtasuna, robotika. Ezaugarriak, aplikazio-sektore nagusiak, funtzionalitatea eta etorkizuneko joerak.

9.– Bidaiarien hiri-garraioa. Autobus-geltokiak. Bidaiarien aldageltokiak. Hiri-mugikortasun jasangarriko planak. Disuasio-aparkalekuak. Metropoli-garraioaren agintaritzak. Edukiera handiko hiri-garraioko sistemak.

10.– Salgaien garraioa. Salgaien logistika eta garraio intermodala. Euskal Autonomia Erkidegoko zentro logistikoak. Salgai arriskutsuak.

11.- Itsas garraioa. Trafikoen egitura eta bilakaera. 2/2018 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzak, eta autonomia-erkidegoaren eskumeneko portuak.

12.– Aireko garraioa. Trafikoen egitura eta bilakaera. 1008/2008 (EE) Erregelamendua, EBn aire-zerbitzuak ustiatzeko arau komunei buruzkoa. Aireportuak kudeatzeko EAEko eredu integratua.

13.– Garraio-eskaria. Elastikotasunak. Garraioaren barneko eta kanpoko kostuak. Inbertsioen ebaluazio-irizpideak. Kostu-mozkinen analisia. Garraioaren finantzaketa eta tarifak.

14.– Ibilgailuen Azterketa Teknikoa. Ibilgailu automobilak konpontzeko tailerrak. Homologatzea ibilgailu motordunak eta horien atoiak, makina autopropultsatuak edo atoian eramatekoak, nekazaritzako ibilgailuak eta horien sistemak, zatiak eta piezak. Ibilgailu historikoak.

15.– Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak.

16.– Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak. Gas-erregaien sare eta harguneei buruzko erregelamendua.

17.– Petrolio-instalazioen erregelamendua. Biltegiratze-parkeak. Ibilgailuak hornitzeko instalazioak. Instalatzaileak edo konpontzaileak; enpresa instalatzaileak edo konpontzaileak. Ibilgailuei erregaiak txikizka hornitzea EAEn.

18.– Substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen istripu larrien berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak.

19.– Suteen aurkako babes-instalazioen erregelamendua. Suteen aurka babesteko ekipoen eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.

20.– Proiektuen kudeaketa. Obren zuzendaritza. Obren jarraipena.

21.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea. Obra-kontratua. Zerbitzu-kontratua.

22.– Trafikoa kudeatzeko proiektuak ebaluatzeko metodologia.

23.– Bide-segurtasuneko neurrien eraginkortasunaren ebaluazioa.

24.– Garraio-sistema adimendunak (ITS).

25.– Trafiko-istripuak berregitea.

26.– Euskadiko industria. Ekonomian duen partaidetza. Industria-sektore nagusien aldagaiak aztertzea: Balio erantsia, inbertsioa, merkataritza-balantza, enplegua.

27.– Kontabilitatea enpresan. Egoera-orri finantzarioak: Balantzea eta emaitzen kontua. Aktibo eta pasiboko ondare-masak. Finantzaketa-iturriak eta oinarrizko finantza-oreka. Funtsen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria. Cash-flowa.

28.– Enpresaren kontzeptua. Enpresaren arlo funtzional bereizgarrienak: Hartzen dituen jarduerak eta edukia. Enpresa txiki eta ertaina. Enpresa multinazionalak. Enpresa-taldeak.

29.– Klima-aldaketa eta haren ondorioak. Klima-aldaketari buruzko legeria. Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimena. Isurien merkataritza. Klima-aldaketaren efektuak prebenitzea eta haietara egokitzea.

30.– Politika teknologikoa enpresan. Enpresaren estrategia teknologikoa diseinatzeko gakoak (produktua-merkatua-teknologia). Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza. Zaintza teknologikoa.