Egoitza elektronikoa

Karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak

2023/11/22 - 2023/12/21
Inprimatu
Durango
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Durangoko Udala
Lehiaketa:
Karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak
Plaza-banaketa:

Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu bat (A1)     Unibertsitateko lizentziatu- edo gradu-titulua     4. HE

Erdi-mailako teknikari bi plaza (A2)      Unibertsitateko lizentziatu- edo gradu-titulua     3. HE

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.
Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik:
a.a) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.
a.b) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatu bateko herritarren ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude.
Era berean, baldintza berdinekin, ezkontide bien ondorengoek hartu dezakete parte, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda mendekotasunik badute.
a.c) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.
Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.
e) Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea, edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana. Era berean, oinarri espezifikoetan gainontzeko baldintzak izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.
f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea, indarrean dagoen araubidearen arabera.
g) Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen eta indarrean dagoen Durangoko Udaleko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Langabezian egonez gero, ordenantza fiskaletan aurreikusitako salbuespena aplikatuko zaio tasa horri.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira, eta, ahal dela, Durangoko Udalaren Enplegu Publikoaren Atarian aurkeztuko dira 

https://durango.convoca.online/ 

Aurrez aurrekoa:

Salbuespen gisa, eskabidea eta tasa ordaintzeko kontu korrontearen zenbakia paperean eskuratu ahal izango dira, helbide honetan: Durangoko Udaleko Giza Baliabideen Saila, Barrenkalea, 17, 1. solairua, 48200-Durango. Durangoko Udaleko Erregistroan (HAZ) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.