Egoitza elektronikoa

Kanpo Sareko kudeatzailea

2022/01/28 - 2022/02/20
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAZIOARTEKOTZEKO EUSKAL AGENTZIA BASQUE TRADE AND INVESTMENT S.A.
Lehiaketa:
Kanpo Sareko kudeatzailea
Lanpostua:
Kanpo Sareko kudeatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Kanpo Sarearen arduradunaren agindupean, egiteko nagusia izango da Agentziaren Kanpo Sareko bulegoak koordinatu eta kudeatzea

Honako funtzio nagusi hauek identifikatuko dira:

i. Kanpoko Sareko bulegoen funtzionamendu egokia ziurtatzea.

  • Bulegoen kudeaketan laguntzea
  • Aukeren identifikazioan gidatzea
  • Bulegoen know-howean laguntzea eta best practices direlakoak transferitzea.
  • Bulegoei kongresuak, sinposioak, azokak, standak, eta abar antolatzen laguntzea.
  • Bulegoen bidez egin behar diren diplomazia korporatiboko lanetan laguntzea.
  • Arloko Zuzendaritzak agindutako zeregin gehigarri guztiak.
  • Bulegoetako baliabide-beharrak identifikatzea: IT, giza baliabideak eta gainerakoak.
  • Aholkularien prospekzioa bulegorik edo mendeko sozietaterik ez dagoen herrialdeetan.
  • Etengabeko hobekuntzako proiektuak identifikatzea, planifikatzea eta egitea.

ii. Kanpo Sareko bulegoetako kontrola eta jarraipena:

  • Jarraipeneko eta kontroleko mekanismoak eta tresnak definitzea.
  • Erakundean egin beharreko jardueren kalitatea bermatzea.
  • Bulegoak urteko helburuetara bideratzea, eta jarraipena eta ekintza-planak egitea horiek lortzeko.
  • Bulegoaren edo mendeko sozietatearen aurrekontua egitea eta horren jarraipena.
Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailako prestakuntza

Hizkuntza eskakizuna:
  • B2 tituluaren baliokideak diren euskara-ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta 297/2010 Dekretuarekin (2010eko azaroaren 15eko 219. EHAA) bat.
  • C1 tituluaren baliokideak diren ingeles-ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta 297/2010 Dekretuarekin (2010eko azaroaren 15eko 219. EHAA) bat.
Beste baldintza batzuk:
  • 5 urteko jarduera nazioartekotzean.
  • Kudeaketa Masterra/Graduondoa edo antzekoak baloratuko dira.
  • Gaitasunak:
    • Komunikazioa.
    • Talde-lana.
    • Antolakuntza eta plangintza.
    • Moldakortasuna.
    • Gaitasun analitikoa.
    • Ekimena.
    • Motibazioa.
    • Moldagarritasuna.
    • Entzute aktiboa.
    • Enpatia.