Kanpo Sarearen plangintza eta garapeneko arduraduna
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Agentziako Kanpo Sareko zuzendaritzaren agindupean, Kanpo Sareko bulegoen jardueren plangintza eta koordinazioa gainbegiratzeaz eta bultzatzeaz arduratuko da, identifikazio eta dinamizazio jarduerak garatuz ezarritako helburuak lortzeko. Era berean, saileko zuzendaritzari lagunduko dio bere unitatearen kudeaketa plana egiten eta lotutako KPI-ak kudeatzen.
Eginkizunak:
Plangintza eta koordinazioa
- Kanpoko Bulego Sareari laguntzea urteko kudeaketa planak prestatu.
- Kudeaketa planetan planifikatutako jarduerak eta ekintzak gainbegiratu.
- Jardueraren berri ematea, desbideratzeak identifikatuz eta plangintza berria eginez.
- Kanpo Sarearen Merkataritza Plana dinamizatzen, planifikatzen eta diseinatzen laguntzea, herrialde edo/eta eskualde mailan hedatzeko.
- Sarearen zuzendaritzarekin batera, zerbitzu berrien, kudeaketa eta planifikazioa, jardueren (ezarpenak) eta ezagutza eta esperientzia eredu partekatuen diseinuaren kudeaketa eta planifikazioa bultzatzea.
- Kanpo Sarearen Jarraipen eta kontroleko arduradunarekin elkarlanean, ebaluaziorako eta koordinaziorako mekanismoak sustatzea jarduerak, programak eta arrakasta-kasuak baloratzeko.
- Bi noranzkotako kanalak sortzen laguntzea, Kanpoko Sarearekin lotutako arloen arteko lankidetza-sinergiak ahalbidetzeko.
- Arloko zuzendaritzari laguntza ematea jarduera estrategikoetan
Sarearen garapena
- Unitatearen kudeaketa-plana garatzeko beharrezkoa den informazio estrategikoa dinamizatu eta identifikatu.
- Kanpo Sarearen Jarraipen eta Kontroleko arduradunarekin elkarlanean, helburu diren merkatuak identifikatzeko koordinazio-kanalak ezarri, haien jarduera eta plangintza barneratuz.
- Geografia ugarien arteko beharrak eta negozio-sinergiak zabaltzeko gainbegiraketa eta partaidetza-lana egitea.
- Garapenerako proposamenak eta elkarlanerako ereduak gauzatu, sarearen ahalmenak handitzeko aukerak identifikatuz.
- Kanpoko sareko bulegoetako jarduketen, ekitaldien eta abarren arrakasta-kasuak identifikatu, kasua prestatu, planifikatu eta beste bulego batzuetara zabaltzeko dinamikak ezarri.
- Garapenerako proposamenak dinamizatu, kudeatu eta identifikatu, elkarlanerako ereduak gauzatuz eta sarearen ahalmenak handitzeko aukerak identifikatuz.
- Sareko jardueren estrategia ebaluatzeko metodologiak sustatu eta horien aurrerapenaren jarraipena eta kontrola egitea zuzendaritzari laguntza emateko.
- Unitateen eta bulegoen beharrei erantzuna ematea, horiek guztiak koordinatuz.
- Goi-mailako unibertsitate prestakuntza.
- Graduondoa edo masterra izatea baloratuko da.
- B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- 5 urteko esperientzia kudeaketa nazioartekotze arloetan.
- 3 urte baino gehiagoko esperientzia saileko arduradunaren funtzioa hartuz eta arloko zuzendaritzari laguntza emanez.
- Esperientzia egiaztatua arduradun gisa merkatua/ekipoak eta/edo lankidetzak garatzeko ildoak ezartzen.
- Esperientzia unitateko zuzendaritzari KPI-en inguruko reportinga egiten.
- Esperientzia nazioarteko proiektuak, negozio-garapenak eta jarduera-ildoak identifikatzen eta definitzen.
- Hainbat lekutan kokatutako lantaldeak/proiektuak eta kanpoan egiturak dituzten erakundeen kudeaketan esperientzia izatea.
- Kudeaketa aurreratuko ereduen arabera lan egin izana baloratuko da.
- Aurretiazko esperientzia izatea baloratuko da, atzerrian egonaldia eginda.
GAITASUNAK
- Talde lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Proiektuen/taldeen koordinazioa
- Lidergoa