Kanpo Sarearen jarraipen eta kontroleko kudeatzailea
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Kanpo Sarearen Jarraipen eta Kontroleko arduradunaren agindupean, helburu nagusia izango da bere erantzukizun esparruaren baitan izendatutako Kanpo Sareko bulegoak koordinatzea eta kudeatzea. Hala, bulego horien funtzionamendu egokia bermatu eta prozesu operatibo globaletan estandarrak eta hobekuntzak ezartzen eta identifikatzen direla zaindu beharko du.
Eginkizunak:
Jarraipena eta kontrola
- Bulegoak koordinatzea eta urteko helburuekin lotutako zuzendaritza-lana egitea, eta helburu horiek lortzeko ekintza-planak zehaztea eta jarraipena egitea.
- Kanpo Sareko bulegoen eguneroko kudeaketaren jarraipena eta kontrola egitea, horietako jardueran gerta daitezkeen desbideratzeak identifikatuta definitutako KPIen jarraipena eginda eta zuzentzeko ekintzak ezarrita.
- Saileko arduradunari esleitutako Kanpo Sareko bulegoetako KPIei buruzko informazioa ematea.
- Bulegoek garatu beharreko entregagarrien plangintzan eta lehentasunak zehazteko lanean laguntza ematea.
- Bulegoei laguntza ematea beren know-howa garatzen, estandar komunak ezartzen direla eta horien artean jardunbide egokienak transferitzen direla bermatuta.
- Bulegoei laguntza ematea kongresuak, sinposioak, azokak, standak eta abarrak antolatzeko lanean.
- Bulegoak bideratzea aukerak identifikatzeko lanean.
- Bulegoen bidez egin beharreko diplomazia korporatiboko lanetan laguntza ematea.
- Bulegoetako baliabide-beharrak identifikatzea eta horiek kudeatzeko lana bultzatzea: IT, giza baliabideak eta beste era bateko beharrak.
- Mendeko sozietate edo bulegorik gabeko herrialdeetan, aholkularien azterketa egitea.
- Saileko Zuzendaritzak agindutako zeregin osagarriak betetzea.
Kudeaketa eta etengabeko hobekuntza
- Bulegoetako jardueraren jarraipena eta kontrola egiteko mekanismoak eta tresnak definitu eta ezartzea, bulegoen homogeneizazioa bultzatuta.
- Kanpo Sarean egin beharreko jardueren kalitatea bermatzea lotutako KPIen jarraipena eginda.
- Mendeko bulegoen edo sozietateen aurrekontu mailako jarraipena eta prestaketa egiten laguntzea.
- Etengabeko hobekuntza-proiektuak identifikatzea eta dagozkionak planifikatzea eta gauzatzea, saileko arduradunarekin koordinatuta.
- Bulegoetako jarduerarekin lotutako gorabeherak eta hobekuntza operatiboak detektatzea.
- Sareko sinergia operatiboak identifikatzea eta zerikusia duten beste ekimen batzuk proposatzea.
- BasqueTraderen proiektu estrategikoak ezartzen laguntzea Kanpo Sarean.
- Kontratazio-espedienteak, lizitazioak, atzerriko kontratuak eta Agentziak bideratutako erosketa-prozesuak eta -prozedurak kudeatzen laguntzea, Bulegoko zuzendariekin eta Finantza, Kudeaketa Sistemak eta TI arloarekin koordinatuta.
- Sareak egoitza nagusira egin beharreko bisitak antolatzen eta kudeatzen laguntzea.
- Unitatea digitalizatzea
- Goi-mailako unibertsitate prestakuntza.
- Graduondoa edo masterra izatea baloratuko da.
- B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- 5 urteko nazioartekotze-lanean.
GAITASUNAK
- Talde lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Lorpenerako orientazioa
- Gaitasun analitikoa