KANPAINETAN LAGUNTZEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
Gipuzkoa
Zergadunei laguntza eskaintzea errentako autolikidazioa aurkezteko unean (gipuzkoako lurralde historikoko errenta mekanizatuko bulegoetan) edota telefono bidezko arretan, eta zeregin horretan sortzen diren gorabeherak erabakitzea.
- Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat eduki tze a edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: unibertsitate gradua edo unibertsitate diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.
- Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
3. hizkuntza eskakizuna
- Hamasei urte beteta izatea eta erretiro arrunta har tze ko legez ezarritako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
- Europar Batasuneko estatukide bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartzen diren pertsonek, baldin eta tratatu horien arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar bada.
- Aurkez daitezke, halaber, nazionalitatea edozein dutela: Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazional baten ezkontideari, nazionala eta ezkontidea zuzenbidez banatuta ez badaude; nazionalaren eta ezkontidearen ondorengoei eta, nazionala eta ezkontidea zuzenbidez banatuta ez badaude, ezkontidearen ondorengoei, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, mendeko direnei.
- Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: unibertsitate gradua edo unibertsitate diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.
- Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratze ko ikasketa planak edo probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldin tza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.
- Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
- Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
- Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehazten dituen mediku zerbitzuak egiaztatuko dute hori izendapena egin aurretik, desgaituen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Legearen Testu Bateginak (2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak) xedatutakoa betez, beti ere.
- Diziplinazko espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko.
- Beste estatu bateko nazionala bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
- 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria izatea. Honako hauek onartuko dira:
- Eskatzen den hizkuntza eskakizuna izatea edo hizkuntza eskakizun horrekin baliokidetutako titulu edo ziurtagiri bat izatea, 297/2010 Dekretuak, azaroaren 9koak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzekoak, xedatutakoaren arabera.
- Dagokion baliokidetzea eskuratua izatea, hain zuzen ere euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiazta tzetik salbuesteko den 2012ko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren indarrez.
- Bitarteko funtzionarioen izendapena egiteko unean, izendatuek bete beharko dituzte dagokion aldi baterako programan edo, bestela, Lanpostu Zerrendan lanpostuarentzat ezarrita dauden baldintza guztiak.
- Hautapen prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea.
- Hautapen prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa 20,00 eurokoa da, hala xedatzen baitu 5/2019 Foru Arauak, martxoaren 11koak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren organismo autonomoetako langile izateko hautapen probetan parte hartu nahi dutenei eman beharreko zerbitzuengatik tasa bat ezartzen duenak (2019ko martxoaren 18ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 53. zk.).
- Ez dute tasa hori ordaindu beharrik izango:
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua aitortuta duten izangaiek.
- Ogasun eta Finantza Departamentuko kanpainetan laguntze ko erdi mailako teknikarien lan poltsa sortzeko azken deialditik ateratako lan poltsan dauden pertsonek (B2023/C06), baldin eta parte hartzeko eskaera aurkeztu eta ezagutza proba ez egiteko asmoa adierazten badute, 2.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz.
On-line: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa
1816/2024 Foru Agindua, irailaren 23koa, kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari lanpostuak aldi baterako betetzeko lan poltsa sortze ko deialdi publikoa egiten duena: GAO 2024/10/02 190 zenbakia
1. 3/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, eta bere xedapen gehigarri eta iragankorrak.
2. 33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena, eta bere xedapen gehigarri eta iragankorrak.
(*) Gai zerrendan sartutako arauek jasotzen dituzten arauetara bidaltzeak ezagutzea eskatuko da.
(**) Izangaiek ezagutu beharreko legeak izango dira indarrean daudenak deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denean.