Kale-garbitzaile
Gipuzkoa
— Kaleak, eskailerak, etxabeak,… ekortzea.
— Paperontziak hustea.
— Saretak garbitzea.
— Paretetatik paperak kentzea.
— Lorategiak garbitzea.
— Animalia hilak jasotzea.
— Areketatik belarrak erauztea.
— Elurra egiten duenean, pala erabiliz elurra kentzea espaloietatik, eskaileretatik,…; eta gatza botatzea elurra lehenago urtu dadin.
— Uholdeak gertatuz gero, nagusiek agindutako lanak egitea.
— Makinaren aurre an joatea, makina iri tsi ezin den lekuetatik zikinkeria ateraz.
— Azoka, jai-lekuak edo presaz garbitu beharrekoak garbitzea.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean
definituta dagoen moduan.
b) Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien kontura bizi badira (5/2015 ELDaren 57. artikulua).
c) Aldez aurreko eskaera egitea.
d) Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
f) Diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organismotako zerbitzutik bereizi ez izana; halaber, ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan
sartzeko.
g) Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere Estatuan baldintza berberetan enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
h) Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat bete tzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
Herritarrentzako Udal Arreta Zerbitzuan(Euskal Herria plaza 1, Legazpi)