Egoitza elektronikoa

Kale-garbiketako zerbitzuko peoi espezialistak

2022/07/14 - 2022/07/22
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bergarako Udala
Lehiaketa:
Kale-garbiketako zerbitzuko peoi espezialistak
Lanpostua:
Peoi
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
E
Titulazioa:

Eskolaratze-ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

 

Hizkuntza eskakizuna:

HAEE/IVAPeko 1. hizkuntza-eskakizuna, ez derrigorrezkoa

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide diren estatutuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

b)    Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak baina bere pentzuan bizi direnak.

c)    Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela probatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.
d)    16 urte beteta izatea.

e)    Eskolaratze ziurtagiria edo parekoa den titulazio maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

f)    Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

g)    Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.     

h)    B motako gida-baimena indarrean.     

i)    1. Hizkuntza Eskakizuna, ez derrigorrezkoa.

j)    Deialdian parte hartzeko Bergarako ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko tasa ordaindu izana. Azterketa egiteko tasa (10,35 euro) ordaintzeari dagokionean, beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Onartzea
Elektronikoa:

Telematikoki, Bergarako Udaleko web-orrian: https://www.bergara.eus/

Aurrez aurrekoa:

Presentzialki, B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara);

Deialdia
Gaiak:

1.   Zer da kale garbi bat. Definizioa.

 2.   Garbitu beharreko hiriguneak. Maiztasuna. Kaleen sailkapena.

 3.   Kale-garbiketak dituen zailtasunak eta horiek ekiditeko sistemak.

 4.   Kale-garbiketan eragina duten arazo partikularrak: elurra, orrien erorketa

 5.   Laneko segurtasun- eta osasun-neurriak. Lan Arriskuak Prebenitzeko araudia. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileen eskubideak lan arriskuetatik babesteko. Langileen betebeharrak.           

 6.   Fatxadetan pintura eta kartelak kentzeko lanak.    

 7.   Kale-garbiketarako produktuen erabilpena.

 8.   Saneamendu-sarea eta hustubideak garbitu eta mantentzea.

 9.   Garbiketarako makinak, tresnak eta erremintak.

10.   Udaleko langileen lan-hitzarmena.

11.   Bergarako kaleen izendegia eta kaleen ezagupena.