Egoitza elektronikoa

Kale-garbiketako gidarien lan-poltsa

2023/10/03 - 2023/10/16
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bergarako udala
Lehiaketa:
Kale-garbiketako gidarien lan-poltsa
Lanpostua:
Kale-garbiketako gidaria
Taldea:
C2
Titulazioa:

 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako graduatu-titulua. 

Hizkuntza eskakizuna:

HAEE/IVAPeko 1. hizkuntza-eskakizuna, ez derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak baina bere pentzuan bizi direnak. Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela probatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

b) 16 urte beteta izatea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako graduatutitulua Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e) Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f) Indarrean dagoen C gida baimena eta Gaitasun Profesionalaren Agiria (CAP 1032/2007 Errege Dekretuak araututakoa).

g) 1. Hizkuntza Eskakizuna, ez derrigorrezkoa.

h)  Deialdian parte hartzeko Bergarako ordenantzan aurreikusitako azterketaeskubideengatiko tasa ordaindu izana. Azterketa egiteko tasa (10,75 euro) ordaintzeari dagokionean, beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen. 

Onartzea
Elektronikoa:
  • Telematikoki, Bergarako Udaleko web-orrian: https://www.bergara.eus/ 
Aurrez aurrekoa:
  • Presentzialki, B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara)