Egoitza elektronikoa

Itzultzaile-interpretea. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Itzultzaile-interpretea. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Itzultzaile-interpretea
Plaza-kopurua:
5
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 5

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 5

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 17 KB)

 

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Ikasketa-eremu guztietako tituluak (gradua, lizentzia, ingeniaritza eta arkitektura).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna bete behar da.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara zinpeko itzulpen- eta interpretazio-lanak egiteko gaitasun profesionala.

Hori alegatu beharko da. Horretarako, merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

Lehiaketa izango da hautatzeko sistema, eta, prozesuaren kalifikazioa zehazteko, baremo honen arabera emandako puntuak batuko dira:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira itzultzaile-lanpostuetako (euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskara) A1 azpitaldean emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak –barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak– eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko, eta gehienez ere 15 puntu emango dira.

Puntuok zenbatzeko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri gisa, emandako zerbitzu hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko itzultzaile/itzultzaile-interpretari lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko, eta gehienez ere 45 puntu emango dira.

Puntuok zenbatzeko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Titulazioak, eta hautaketa-prozesuetan parte-hartu izana.

Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

c.1) Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez):

– 10 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:
Gradu, diplomatura eta lizentziaturako titulazioak, Espainiako hizkuntza eta dialektoen ikasketa-eremuetakoak (PDF, 706 KB) eta euskararekin lotuak.

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko:
023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB)
023101 Ingelesa (PDF, 199 KB)
023102 Hizkuntza klasikoak (PDF, 192 KB)
023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak (PDF, 193 KB)
023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk (PDF, 214 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

c.2) Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa– Itzultzailea lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik, Itzulpengintzako Eskalan. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko: