Egoitza elektronikoa

Instalazioetako eta mantentze lanetako teknikaria

SPRILUR, S.A.
2025/02/19 - 2025/02/28
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRILUR, S.A.
Lehiaketa:
Instalazioetako eta mantentze lanetako teknikaria
Lanpostua:
Instalazioetako eta mantentze lanetako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Taldeko eraikinak eta instalazioak mantentzeko zerbitzua gainbegiratzea:

  • Mantentze prebentibo eta zuzentzaileko lanen diagnostikoa egitea
  • Kanpoko mantentze-zerbitzuak kontratatzeko plegu teknikoak idazten eta egiten parte hartzea
  • Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak ebaluatzea eta, oro har, hornitzaileek egindako jarduerak gainbegiratzea

Titulazioa:

Gutxienez ere LH2 edo goi mailako heziketa zikloa; eta/edo unibertsitate titulu teknikoa.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskaraz jakitea. Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez sei urteko esperientzia, ikuskatze eta mantentze erantzukizunetan, eraikin eta/edo instalazio industrialen eremuan.
  • AutoCAD erabiltzen jakitea.
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua
  • Mantentze lanak kudeatzeko tresnetan (GMAO, PRISMA...) trebatuta izatea.
  • Aintzat hartuko da antolatzeko, planifikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.