Instalazioetako arduraduna
2024/10/22
-
2024/11/07
Inprimatu
Portugalete
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Deportiva Municipal de Portugalete, S.A. (DEMUPORSA)
Lehiaketa:
Instalazioetako arduraduna
Lanpostua:
Instalazioetako arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
Funtzio nagusiak:
- Sozietatearen kargurako kirol-instalazioen udal-sarea mantentzeko politika zehaztea eta planifikatzea, eta ziurtatzea behar bezala funtzionatzen duela, planifikatu gabeko geldialdirik gabe.
- Sozietatearen mantentze-lanetako eta garbiketako langileak zuzentzea, kudeatzea eta motibatzea.
- Mantentze- eta garbiketa-zerbitzua eskaintzeko kontratuen egikaritzea eta betetzea gainbegiratzea.
- Eraikinen eta instalazioen egoera diagnostikatzea eta berritzeko/inbertitzeko beharrak planifikatzea.
- Mantentze-lanetako aurrekontua eta erosketak kudeatzea.
- Kontratazio publikoko espedienteetan irizpide teknikoak definitzea.
- Erakundearen prebentzio-jarduera planifikatzea eta hedatzea, baita enpresa-jardueren koordinazioa ere.
- Instalazioen mantentze-lanak eta segurtasun-araudiak betetzen direla gainbegiratzea.
- Eraikinen kudeaketa energetikoa.
- Jarraipen teknikoa egitea sozietateak sustatutako instalazioen inbertsioen diseinuan eta egikaritzean.
- Instalazioetan sortzen diren gorabeherak konpontzea eta larrialdiei erantzutea.
- Aurrekoak osatzen dituzten eta lanpostuarekin bat datozen gainerako eginkizunak.
Ezagutza espezifikoak:
- Kirol-instalazioen eta igerilekuen mantentze-lanak:
- 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa (pdf, 270 KB)
- 742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuetako irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena.
- Eraikinetako instalazio termikoen Erregelamendua (RITE).
- Eraikinen kudeaketa energetikoa:
- 25/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa.
- Legionelosi-planak:
- 487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionelosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun-baldintzak ezartzen dituena.
- Laneko arriskuen prebentzioa:
- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa
Eskaintzen da:
- 2024rako ordainsaria 58.118,95 €/ gordin da urtean.
- Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea eskaintzen da.
Titulazioa:
Ingeniaritzako unibertsitate-titulua
Beste baldintza batzuk:
Instalazioen mantentze-lanetan gutxienez 5 urteko esperientzia izatea, antzeko eginkizunak betetzen edukiari zein erantzukizunari dagokienez.
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.portukirolak.com helbidean.
Deialdia
Oinarriak:
Web-orria: