Ingurumen-plangintza proiektuetarako teknikaria
Bizkaia
Estrategia eta Berrikuntza Arloan garatuko du jarduera nagusia; zehazki, erakundeko eta Ihobeko ingurumen-plangintza taldearen parte izango da.
Arloko zuzendariak zehaztutako jarraibideei jarraiki, parte hartzen duen proiektuetan agindu zaizkion zereginak bete beharko ditu.
Zereginak, zati handi batean, erakundeko beste arlo batzuetako pertsonekin eta, batzuetan, Ihoberen bezero eta/edo hornitzaileekin harremanetan egotea eskatzen du. Horiekin guztiekin proiektuak abian jartzeko lankidetza eraginkorra lortu behar da.
Eginkizun nagusiak:
- Ingurumen-politika publikoak prestatu, ebaluatu eta jarraipena egiteko zeregin teknikoetan laguntzea.
- Sail juridikoaren berezko zereginetan laguntzea, hala nola kontratuak egitea, hitzarmenak eta pleguak berrikustea, eta, oro har, erakundearen funtzionamenduak eskatzen dituen eremu juridikoko zereginak.
- Proiektuen adierazleak kalkulatzeko atazak izapidetzea eta horien jarraipena egitea.
- Agintzen zaizkion zereginen aurrerapenen eta emaitzen jarraipena egitea eta horien berri ematea.
- Prestakuntza propioa eta enpresaren funtzionamenduko beste alderdi orokor batzuk.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomiako edo ikasketa baliokideetako unibertsitate-gradua/lizentziatura. Edo Zuzenbideko unibertsitate-gradua/lizentziatura, ekonomia/enpresa arloko graduondoko, master edo doktoregoarekin.
Euskarazko eta ingeleseko B2 maila: hortik gorako ziurtagiriak ere baloratuko dira.
Honako alor hauetan izandako ezagutza eta/edo lan-esperientzia baloratuko dira:
- Arlo juridikoak.
- Ingurumen-politiken kudeaketa.
- Ingurumen-zuzenbidea.
- Ingurumen-fiskalitatea.
- Ingurumen-politiken / politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa.
- Ingurumen arloko proiektuen kudeaketan esperientzia izatea.
6549 erreferentzia www.campo-ochandiano.com webgunearen bidez
- Ez dira aurrez aurre eskabideak jasoko.