Informazio sistemen eta komunikazioen arduraduna (lehiaketa)
Gipuzkoa
Erakundearen informazio- eta komunikazio-sistemen arloa planifikatzen laguntzea, bai eta sistema horiei lotutako politikak eta prozesuak koordinatzea eta ezartzea ere.
Funtzio nagusiak
• Erakundearen informazio-sistemen eta komunikazio-sareen arloa planifikatzen laguntzea.
• Komunikazio-sistemen eta -sareen garapenarekin eta ustiapenarekin lotutako jarduerak koordinatzea eta horien jarraipena egitea.
• Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzua kudeatzea.
• Erakundearen hardware-software ofimatikoen beharrak koordinatzea.
• Azterketa teknikoak eta ekonomikoak egitea teknologia berriak eta komunikazio-ekipoak hautatzeko prozesuetan.
• Zeharkako zerbitzuak emateko kontratuetan ezarritako baldintzen jarraipena eta kontrola egitea.
• Segurtasunari, datuen babesari, kalitateari, hizkuntza-normalizazioari eta ingurumenari buruzko politikak betetzen direla zaintzea.
• Bere jarduerarekin lotutako txostenak, azterlanak, proiektuak eta aurrekontuak egitea, eta jardueratik eratorritako administrazio-dokumentazioa kudeatzea.
• Sailei laguntzea beren eginkizunen edukiarekin lotutako jardueretan.
• Esleitutako baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzea, bere eginkizunak betetzeko eskura jarritako baliabide guztiak erabiliz.
• Okupazioaren xedearekin zerikusia duen beste edozein jarduera.
Informatikan lizentziatua edo Informatika Ingeniaritza edo Informazio-sistemetako ingeniaritza edo Kudeaketako eta informazio-sistemetako ingeniaritza informatikoa.
3HE
Gutxienez 16 urte izatea.
Nazionalitatea eta funtzio publikoak betetzeko gaitasuna.
Lanposturako gaitasun físiko eta psikikoa.
Onartutako pertsona hautagaiek meritu lehiaketaren bitartez izango den hautaketa prozesuan gutxieneko puntuazioak gainditu beharko dituzte prestakuntza merezimenduak eta hizkuntzak ( euskara eta ingelesean) eta lanpostuarekin lotutako eskarmentua.
B motatako gidabaimena izatea
Dokumentazioa Pasaiako Portu Agintaritzaren egoitza elektronikoan
https://pasaiaport.sede.gob.es/
dagoen erregistro elektronikoan txertatu ahal izango dute, "Erregistro elektronikoa" esteka sakatuz. Izapidea elektronikoki osatzeko, indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko batekin sartu behar da (NAN-e barne), edo cl@ve PIN24H edo cl@ve sistema iraunkor baten bidez.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko, beharrezkoa da PCan Autofirma programa instalatuta izatea. Eskaera sinatu eta aurkeztu ondoren gehitutako dokumentazioarekin, sistemak egiaztagiri bat eskainiko du. Sistemak ez badu egiaztagiririk ematen, esan nahi du eskaera ez dela behar bezala aurkeztu eta, beraz, ezin dela onartutzat jo.